Liburutegiak eskulanen tailerra antolatu du

17.03.06
Udal Liburutegia

Udal liburutegiak eskulanen tailerra antolatu du biharko larunbat arratsalderako, etengabe zerbitzu dinamizatzeko jarraitzen duen dinamikaren barne. Tailer horretan ‘Aitaren egunerako opariak’ prestatzeko eta aurkezteko moduak landu eta irakatsiko dira. Jarduera 9 urtetik 12 bitarteko gaztetxoentzat pentsatua dago eta begirale batek zuzenduko du. Tailerra doakoa izango da parte hartzaileentzat eta ordu erdi luzatuko da. Plazak mugatuak direnez gero, aldez aurretik izena eman behar da. Programan jasotakoaren arabera, parte hartzaileek ekoizpen prozesu erraz bati jarraituz bainu-gatz ontziak prestatuko dituzte opari gisa erabiltzeko. Opariok modu itxuroso eta orijinalez paperez bildu eta aurkezteko moduei buruzko argibideak ere emango zaizkie parte hartzaileei.

Tailerrean erabiliko diren materialak ondokoak dira: satin zinta, koloratzaileak, gatz fina, olio esentziak, sukaldeko papera, artaziak, zelofana eta plastikozko goilaratxoak. Horiek guztiak udal liburutegiak erosiko ditu, parte hartzaileen esku jartzeko. Gaztetxoek beneta(z)ko bilketa praktikak egin ahal izateko, oparitxoren bat bertara eraman ahal izango dute. Jarduera honetan erabiliko den bibliografia udal liburutegian bertan dagoenez gero, interesa duenak eskatu eta maileguan eraman dezake. Honako tailer eta ekintzekin lortu nahi den helburua ondokoa da: liburutegia gazteengana hulbitzea, horiek zerbitzua ezagutu eta erabiltzen ikas dezaten eta, bestalde, asteburuetarako aisialdiko eskaintza zabaltzea baita ere.

Lotutako albisteak

Imagen
17.02.25
Larunbatean euskarazko ipuin kontatze saioa izango, ‘Arratsaldean kontu kontari’

Lobiano Kulturgunean egingo da, arratseko 5 eta erdietatik aurrera
Imagen
05.02.25
Komikia protagonista izango Liburutegian

Hiruhilekoan komikien eta eleberri grafikoen irakurketa sustatuko
Imagen
Mahai-joko hainbaten kaxak liburutegian
30.01.25
Adin guztietarako mahai-jokoen tailerraren 3. edizioa prest

Liburutegiak "Mahai-joko, mahai-goxo" ekimenaren hirugarrena antolatu du eta izena emateko epea, otsailaren 7ra arte ireki