-Liburuaren Nazioarteko eguna- ospatuko du liburutegiak

28.03.06
Udal Liburutegia

Jon Arretxe eta Antxon Irusta idazleak Ermura etorriko zaizkigu, apirilaren 23ko Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatzeko prestatu diren jardueren barne. Idazle eta herriko ikastetxeko ikasleen arteko topaketa horiek jarduera nagusiak izango dira. Etorriko zaigun lehena Jon Arretxe basauritarra izango da apirilaren 25eko martitzenean, arratsaldeko 3 t’erdietatik aurrera. Idazle eta bidaia zale honek bere liburuetan historia, geografia eta literatura uztartzen ditu. Iaz argitaratu zuen bere azken eleberria, ‘Kleopatra’ titulupean. Horretan, detektibeak, umore beltza eta misterioa uztartu ditu.

Bi egun beranduago, apirilaren 27an, Antxon Irustaren txanda izango da, arratsaldeko ordu bi t’erdietarako aurreikusitako bileran. Irusta Usansolon jaio zen, egun bere bizibidea irakaskuntza da, ipuinkontalari gisa ibili eta idatzi ere egiten duelarik. Irusta batez ere’Katxin’ titulatzen den ipuinagatik da ezaguna. Egitarauan gazteentzako beste hainbat ekintza ere aurreikusi dira, literatura horiei hurbiltzeko xedez. Horrela, datorren apirilaren 1eko larunbatean, Esti Gonzalez ermuarrak ipuina kontatuko die gaztetxoenei. Bestalde, apirilaren 26ko asteazkenerako txotxongiloen ikuskizuna iragarrita dago, herriko ikastetxeetako eskola umeentzat. Ikuskizuna Encarni Gernuak egingo du eta hamar t’erdietan hasiko da.

Azkenik, gogorazi behar liburutegiaren logotipoa aukeratzeko lehiaketara aurkeztutako lan guztiak bildu eta Teresa Murgan ikusgai jarriko direla apirilaren 1etik 8ra bitartean. Erakusketa doan izango da eta zabalik egongo, astelehenetik ostiralera arratsaldeko 6etatik 8etara bitartean eta larunbatean, goizeko hamaiketatik eguerdiko ordu batera bitartean.

Lotutako albisteak

Imagen
17.02.25
Larunbatean euskarazko ipuin kontatze saioa izango, ‘Arratsaldean kontu kontari’

Lobiano Kulturgunean egingo da, arratseko 5 eta erdietatik aurrera
Imagen
05.02.25
Komikia protagonista izango Liburutegian

Hiruhilekoan komikien eta eleberri grafikoen irakurketa sustatuko
Imagen
Mahai-joko hainbaten kaxak liburutegian
30.01.25
Adin guztietarako mahai-jokoen tailerraren 3. edizioa prest

Liburutegiak "Mahai-joko, mahai-goxo" ekimenaren hirugarrena antolatu du eta izena emateko epea, otsailaren 7ra arte ireki