Ermuak parte hartu du estatuko liburutegien 1ngo topaketan
Gure udal liburutegiak parte hartu du estatuko liburutegiei eta kultur aniztasunari buruzko duela egun batzuk Gandian eginiko 1ngo topaketan. Topaketa Udal horretako Kooperazio eta integrazio alorrak eta Kultura, Jai, Hezkuntza eta Kirol alorrak elkarlanean antolatu dute, Kultura Ministerioaren, Liburu, Artxibategi eta Liburutegien Zuzendaritza Orokorraren eta Espainiako Probintzien eta Udalerrien Federazioaren laguntzaz. Topaketa maiatzeko azken asteko egunetan ospatu izan da eta bertan Autonomi Erkidego ezberdinetako liburutegiek eremu horretan lantzen ari diren esperientzien berri eman izan da.
Topaketaren helburua bikoitza izan da; batetik, estatuko toki ezberdinetan garatzen ari diren esperientziak mahai gaineratze eta ezagutaraztea eta, bestetik, liburutegiek eskaini behar dituzten zerbitzuen inguruko hausnarketa egitea, kultur aniztasuna gero eta handiago den une honetan arreta hobea eskaintzeko xedez.
Maiatzak 24an, inaugurazio ekitaldia izan zen, goizeko 11etan. Horretan parte hartu zuten Joan F. Perisek, kooperazio eta integrazioko zinegotziak; Manuel Pérez Castellek, Espainiako Probintzien eta Udalerrien Federazioko Kultura Batzordeko Presidenteak; Mª Antonia Carratok, Kultura Ministerioko Liburuaren zuzendariorde Orokorrak eta José M. Orengok, Gandiako alkateak. Inaugurazio hitzaldia Norbert Bilbenyk, etika katedradunak eta Bartzelonako unibertsitateko inmigrazio eta kulturen arteko hezkuntza masterraren zuzendariak. Honek jorratutako gaia ondoko titulua zuen: "Aniztasunean elkar bizitzea. Konpartitutako nortasunaren aukera eta horren mugak”. Arratsaldean erkidegoetako esperientzian izan ziren hizpide eta 5etako saioan Sara Gago Pascualek, gure udaleko liburuzain arduradunak, eta Maria Jesús Teijó Gómezek, Coruñako Monte Alto izeneko udal liburutegiaren zuzendariak hitz egin zuten.
Sara Gagok Ermuko udal liburutegia lantzen ari den lan ildoak azaldu zituen eta bereziki herriko inmigranteei eskaintzen zaien arretari buruz luzatuz, azken urteetan martxan jarritako esperientziak eta egindako lanaren balantzea eginez.
Ideia nagusi gisa aipatu behar behin baino gehiagotan errepikatu zen hau: liburutegiak erakunde publikorik bisitatuenak direla eta edozelako balore edo kultur ekimen zabaltzeko giltzarri direla”. Hori horrela, zerbitzuaren paper integratzailea eta kultura ezberdinen arteko eragile gisa duen balio azpimarratu ziren”.
Lotutako albisteak

Lobiano Kulturgunean egingo da, arratseko 5 eta erdietatik aurrera

Hiruhilekoan komikien eta eleberri grafikoen irakurketa sustatuko

Liburutegiak "Mahai-joko, mahai-goxo" ekimenaren hirugarrena antolatu du eta izena emateko epea, otsailaren 7ra arte ireki