Aldapako 58 etxebizitzak irailean zozketatuko dira

26.06.06
Hirigintza

Eusko Jaurlaritzak Aldapa Mendebaldean eraikitzen diharduen babes ofizialeko 58 etxebizitzak irailaren 20an, eguerdian, zozketatuko ditu, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailak horrela jakinarazi berri digu. Zozketa Ermuan egingo da, baina zein tokitan egingo oraindik zehazteke dago. Seguruenik zozketa kiroldegiko pistan nagusian egingo da, aurreko kasuetan bezala, baina aukera hori oraindik konfirmatu behar da.

Javier Madrazo sailburuak zuzentzen duen sailak aipatu 58 etxebizitza horiek esleitzeko prozedurari ekin dio, EHAAen aurreko hilean –maiatzaren 4ko alean- argitaratutako agindu baten bidez. Agindu horretan halaber hainbat zehaztasun finkatzen dira eta, besteak beste, Ermuko udalerria espediente honetan interesatutzat jo da. Bestalde, eraikitzen ari diren etxebizitzetatik hainbat erreserbatu egingo dira. Hori horrela, egokitutako 3 etxebizitza gordeko dira mugikortasun urri iraunkorra duten minusbaliatuentzat, hau da, gurpil-aulkira mugatuta dauden pertsonentzat. Beste etxebizitza 2 adingabeko seme-alabak euren kargura dituzten guraso bakarreko unitateentzat izango dira. 17 etxebizitza gehiago bere eskabideak 4 urteko antzinatasuna duten pertsonentzat gordeko da.

Gordeko diren etxebizitzatatik kopururik handiena 35 urte baino gazteago diren bizikidetza-unitateentzat izango dira. Azkenik, geratzen diren 6 etxebizitzak libreak izango dira eta ‘Etxebiden’ izena emanda duten gainerakoen artean zozketatuko dira. Sustapen honetako etxebizitzak lagatzeko araubidea azalera-eskubidea izango da. Zozketan sartuko dira ‘Etxebiden’ iazko azaroaren 30era arte aurkeztutako pertsonen eskabideak. Etxebiden erregistratuta dauden horiek frogatu behar dute beren diru-sarrera haztatuak 9000 euro baino txikiagoak ez direla ez eta 33.100 euro baino handiagoak ere, 2004ko urteko zergaldiari dagokionez. Azkenik, etorkizuneko titularretakoren batek erroldaturik egon beharko du Ermuan, etxebizitzak esleitzeko prozedurari hasiera ematen dion agidua argitaratu baino urte bete lehenagotik.

Lotutako albisteak

Imagen
14.02.25
San Pelaio kalearen oinezkoentzako guneko hiri-altzariak berritu dira

Zerbitzuen alorrak hondatutako eta mantenua behar zuten 22 banku ordezkatu ditu, beste banku birziklatu eta jasangarriago berri batzuk ipiniz
Imagen
20.01.25
Gipuzkoa Etorbideko argiteriaren zati bat matxuratuta dago

Brigada lanean ari da 6-36 bitarteko zenbakien tartea ilunpetan mantentzen duen linea berrezartzeko
Imagen
15.01.25
Saihesbidearen bigarren fasea eta garraio astunetik desbideratzeko azterlana aurrera doaz

Alkatea eta Foru diputatua bildu egin dira gaur, bi gai horiez hitz egiteko