Ermuko herriak agur beroa eskaini zion Karmaniri
Ermua herria kalera atera zen atzo ‘Karmaniri’, Karmani’ (Jesús María Zanguituri) azken agurra emateko. Karmani astearte eguerdian istripu baten ondorioz hil zen, botatzera zihoan txapliguak bere gorputzaren kontra eztanda egin eta gero. Herri osoa kalera atera zenaren lekuko eliza ondoko eta inguruetako kaleak ditugu. Eliza bera ere txiki geratu zen, Karmaniren hileta elizkizunera sartu nahi zuten guztientzat. Asko eta asko izan baitziren azken agurra eman eta aintzat hartzen zutela adierazi nahi izan ziotenak. Euriak ere ez zuen inor kikildu ez eta atzera bota, jendeak herritar ‘xelebre, berezi eta maitagarri’ horren azken agurrean.
Zerraldoa herriko elkarte ezberdinetako ordezkarien eta Udalbatzako zinegotzi hainbaten lepoan sartu zen elizara, Komentukua kaletik Santiago plazatxora bitarteko ibilbidea egin eta gero. Hilkutxa Javier Agirregomezkortak, Luis Maria Lópezek, Alberto Lasuenek, José Luis Araujok, Eduardo Markinak eta, alkatearen ordez jardunean zegoen, José Luis Clementek eraman zuten. Elizkizunak emozio asko izan zuen eta isiltasuna bakarrik hautsi zuten txalo zaparradak eta ‘Aupa Karmani’ oihuak.
Lotutako albisteak

Udalak positibotzat jo du kolektiboek eta herritarrek espazioaren etorkizunaren definizioan duten inplikazioa