Institutuan gela egokitu da, ikasleek gauerdira arte erabiltzekoa
Iraileko azterketei aurre egin behar dieten ikasleek aste honetan Ongaraiko institutuan gela bat erabili ahal izango dute gauerdira bitartean. Institutuak gela bat utzi dio udal liburutegiari ikasi nahi duten ikasleek arratsaldeko 5etatik gauerdira bitartean erabil ditzaten. Udal liburutegiak azpiegitura hori erabili ahal izateko lankidetza hitzarmena sinatu du Institutuarekin. Udal liburutegia itxita dago uztailaren azken astetik, Teresa Murga eraikinean eta inguruan egiten ari diren obrak direla-eta. Institutuko ikasgela hori zabalik izango da irailaren 8a bitartean.
Behin-behineko hitzarmen horren bidez, azterketak prestatzeko zerbitzua erabiltzen duen ikasle multzoari erantzun eta konponbide bat eman nahi izan die liburutegiak. Esan bezala, liburutegia itxita dago Teresa Murga eraikina eta bere inguruak egokitu eta berritzeko obrengatik.
Udal liburutegiak udaletxearen behe solairuan leku bat ere egokitu behar izan du, obrak hasi aurretik erabiltzaile eta bazkideek maileguan hartutako materialak jasotzeko. Gutxieneko zerbitzu horren bidez, erabiltzaileei eta herritarrei obrak sortu dizkieten eragozpenak gutxitu nahi izan dira. Obrak hilabete hau bukatu baino lehen amaitzea espero da.
Lotutako albisteak

Lobiano Kulturgunean egingo da, arratseko 5 eta erdietatik aurrera

Hiruhilekoan komikien eta eleberri grafikoen irakurketa sustatuko

Liburutegiak "Mahai-joko, mahai-goxo" ekimenaren hirugarrena antolatu du eta izena emateko epea, otsailaren 7ra arte ireki