Etxebidek bihar Aldapako BOEko 58 etxebizitza zozketatuko du

19.09.06
Hirigintza

Etxebizitzaren Euskal Zerbitzuak, Etxebidek, bihar zozketatuko ditu gure udalerriko Aldapa kalean eraikitzen ari diren babes ofizialeko 58 etxebizitzak. Zozketa publikoa izango da eta eguerdiko hamabietan hasiko da Miguel Angel Blanco kiroldegian. Etxebizitzok azalera eskubideko erregimenean esleituko dira. Zozketa horretarako zerrendatan sarturik daude gutxienez 2005eko ekainaren 1a baino lehen Ermuan erroldaturik dauden 727 lagun. Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Gizarte gaietarako sailburu den Javier Madrazo zozketan egongo dela aurreikusita dago. Honekin batera, bertan izango dira baita ere, etxebizitzako ordezkaria, Txema Gonzalo, eta herriko notarioa, Rafael Mª Ortíz.

Ekitaldi horretan 58 etxebizitza zozketatuko dira, bost multzotan banatuta. Multzorik handienak 30 etxebizitza ditu, zeinak 35 urte baino gazteagoen artean banatuko diren. Bigarren multzoan, beste 17 etxebizitza izango dira, Etxebiden lau urteko antzinatasuna edo gehiago dituztenen artean esleituko direnak. Beste sei pisu eskatzaile orokorrentzat gordeta egongo dira. Beste hiru pisu mugikortasun arazoak dituztenen artean esleituko dira eta, azken biak, guraso bakarreko eskatzaileen artean banatuko dira, hurrenez hurren.

Zozketaren emaitzak bihar bertan kontsultatu ahal izango direla iragarri du Etxebidek bere web-gunearen bidez. Horretarako, interesduna erakundearen atarian sartu beharko da eta bere NAN zenbakiaz eta espedienteaz baliatu, zerrendak ikusi ahal izateko.

Lotutako albisteak

Imagen
14.02.25
San Pelaio kalearen oinezkoentzako guneko hiri-altzariak berritu dira

Zerbitzuen alorrak hondatutako eta mantenua behar zuten 22 banku ordezkatu ditu, beste banku birziklatu eta jasangarriago berri batzuk ipiniz
Imagen
20.01.25
Gipuzkoa Etorbideko argiteriaren zati bat matxuratuta dago

Brigada lanean ari da 6-36 bitarteko zenbakien tartea ilunpetan mantentzen duen linea berrezartzeko
Imagen
15.01.25
Saihesbidearen bigarren fasea eta garraio astunetik desbideratzeko azterlana aurrera doaz

Alkatea eta Foru diputatua bildu egin dira gaur, bi gai horiez hitz egiteko