Ipuin kontalarien saio elebidunak
Udal liburutegiak ipuin kontalarien saio elebidunak (euskaraz eta ingelesez) antolatu ditu aurtengo ikasturterako, herriko ikastetxeekin lankidetzan jardunez. Ekimenari jarraipena ematea erabaki da, iaz oso harrera ona< eta partaidetza handia izan zuelako. Jarduera bereziki LHko 3. mailako ikasleentzat pentsatuta dago. Jardueraren helburu nagusiak bi dira, batetik, ipuinen bidez irakur zaletasun entretenigarria sustatzea eta, bestetik, ingelesaren ezagutza sendotu eta laguntzea.
Aurtengo ikasturteko nobedadeak bi izango dira. Lehena jarduera Zineman egin dela, Teresa Murga eraikineko egoitzan egiten ari diren obrak direla-eta. Bigarrena, bderriz, jarduera lanegunetan eta eskola-orduen barne egingo dela, asteburuetan egin ordez. Ekimen honetan 170 ikaslek gutxi-gorabehera parte hartuko dutela aurreikusi da. Ipuin-kontalarien saioak ordu betekoak izango dira eta euskara hizkuntza lehenetsiko da, ingelesezko esaldiak tartekatuz. Ikastetxeekin adostu da saioak LHko 3. mailakoentzat (8. urte dutenentzat) izango direla eta arrazoi horregatik esaldietan erabiliko diren hitz eta terminoak ikus-entzuleei egokituko zaizkie.
Aurten guztira ipuin kontalarien sei saio egingo dira. Saioak ‘A la luz de la velas’ taldeak zuzenduko ditu, goizez izango dira eta azaroaren 13, 15 eta 17an egingo dira Zineman.
Lotutako albisteak

Lobiano Kulturgunean egingo da, arratseko 5 eta erdietatik aurrera

Hiruhilekoan komikien eta eleberri grafikoen irakurketa sustatuko

Liburutegiak "Mahai-joko, mahai-goxo" ekimenaren hirugarrena antolatu du eta izena emateko epea, otsailaren 7ra arte ireki