Praketako -poltsiko-liburuak-
Udal liburutegiak interes- eta kontsulta-gune berri batzuk estreinatu ditu bere ateak berrirekitzearekin batera. Zerbitzua bere egoitzatik kanpo egon den denboran, fatxada errehabilitatzeko, sarbide berriak egiteko eta barrukoa aldatzeko obrak egiteko ez ezik gauzak egiteko modua birplanteatzeko eta ideia berriei leku egiteko ere erabili da. Hori horrela, nobedadeen eta kanpaina zehatzen berri emateko erabiltzen diren gune eta apalategiez gain, liburutegiko langile taldeak asko gailentzen den apal bat jarri du, poltsikoko liburuak eskainiz.
Gunea erabat deigarria gerta dadin aurreko horman, poltsiko piloa duen praka bakeroa eta horretan liburuak zintzilik jarri dituzte. Ale horiek apaletatik atera dituzte, irakurleen eskurago eta errazago jartzeko xedearekin. Gune berri horri ‘poltsiko-liburuak’ titulua jarri zaio. Horretan, liburutegiko bazkide eta erabiltzaileek aukeratutako bilduma eskura dute, zeintzuek maileguan eskatu eta etxera eraman ahal izango dituzten irakurtzeko.
Eskuko ordenagailuak
Nobedadeetako beste bat, kontsulta-postuak lekuz aldatu eta berritu izana da. Teknikoki OPAC izenaz ezagunak izan eta erabiltzeko aukeran dauden bibliografi fondoak zeintzuk diren kontsultatzeko postu horiek aldatu eta estrategikoki banatu dira. Kontsulta postu berrietan ohiko ordenagailuen ordez eskuko berriak jarri dira. Kontsulta postu horiek eroso erabiltzeko aulki altu eta koloretsu batzuk jarri dira.
Lotutako albisteak

Lobiano Kulturgunean egingo da, arratseko 5 eta erdietatik aurrera

Hiruhilekoan komikien eta eleberri grafikoen irakurketa sustatuko

Liburutegiak "Mahai-joko, mahai-goxo" ekimenaren hirugarrena antolatu du eta izena emateko epea, otsailaren 7ra arte ireki