Asteburuan aldaketak egingo dira trenbide zerbitzuan

21.02.07
Hirigintza

Bilbo eta Donostia lotzen dituen trenbide zerbitzuak hainbat gorabehera jasango ditu datorren asteburuan, trenbidea Ermuan moztu egingo baita obrak egin ahal izateko. Obrak Ermua eta Eibar lotzen dituen tranbia zerbitzuari ere eragingo diote, bidaiariek Errotabarriko geltokian hartu eta utzi beharko baitute trena. Obra horien bidez trenbide azpitik bi pasabide berri egingo dira asteburu honetan. Lehenengo pasabidea pertsonentzat izango da eta horren bidez geltokira iritsi ahal izango da. Bigarren trenbide azpiko pasabidea automobilentzat izango da eta horri esker Izelaietako bide berria 634 errepide nazionalari lotuko zaio San Antonio parean. Bigarren horri esker, hiri gunean dagoen trenbide-pasagune langaduna ezabatu ahal izango da. Obrei ostegun gauean ekingo zaie eta igande gauera bitartean mantenduko jarraian, inolako etenik gabe, hau da gau eta egunez lanean izango dira, astelehenean prest izateko guztia.

Hori horrela, Eusko Tren sozietate publikoak linea horiek otsailaren 23, 24 eta 25ean erabiltzen dutenentzat autobusak jarriko dituela iragarri du. Mozketa Ermuko tren geltokiaren eta Rosina Etxearen artean egingo da, trenbide azpiko oasabideeak egingo diren bi puntuetan, zeintzuek laurehun metrora dauden bata bestetik. Ermutik Durangora eta Durangotik Ermura dihoazten trenek gure herriko geltokitik irten eta leku berean amaituko dute ibilbidea. Hiru egun horietan zerbitzua ondoren zehazten den moduan egingo da, Bilbotik Donostiarako linean, ordutegietan ez da izango aldekatarik. Ermutik haratago joan nahi duten bidaiariek, Ermuan jaitsi eta autobusez jarraitu beharko dute bidaia. Donostiara joan nahi duten ermuarrek Errotabarrin igo beharko dira trenera.

Trenbide azpitikpasatzeko bidea zabaltzen ari diren lekua

Donostiatik Bilborako edo Donostiatik Ermurako (Errotabarri) bidaiariek ohiko zerbitzu izango dute. Ermutik haratago doazen bidaiariek Eibarren jaitsi eta autobusez jarraitu beharko dute bidaia, joan nahi duten lekura arte. Gorabehera guzti horien berri zehatza jasotzeko, argibide gehiago dioen atalean sakatu, Eusko Trenen web-gunera lotzeko. Argibide zuzen gehiago jaso nahi duten bidaiariek 902 543 210 telefono zenbakira ere dei dezakete.

Lotutako albisteak

Imagen
14.02.25
San Pelaio kalearen oinezkoentzako guneko hiri-altzariak berritu dira

Zerbitzuen alorrak hondatutako eta mantenua behar zuten 22 banku ordezkatu ditu, beste banku birziklatu eta jasangarriago berri batzuk ipiniz
Imagen
20.01.25
Gipuzkoa Etorbideko argiteriaren zati bat matxuratuta dago

Brigada lanean ari da 6-36 bitarteko zenbakien tartea ilunpetan mantentzen duen linea berrezartzeko
Imagen
15.01.25
Saihesbidearen bigarren fasea eta garraio astunetik desbideratzeko azterlana aurrera doaz

Alkatea eta Foru diputatua bildu egin dira gaur, bi gai horiez hitz egiteko