Otsaileko irakurlearen saria esleitu da

28.02.07
Udal Liburutegia

Sami Kechairi gazteari egokitu zaio udal liburutegiak hilero esleitzen duen irakurlearen saria. Hamabi urteko gazte honek azken ostiralean udal liburutegira joan zen eta materiala maileguan hartu zuen. Egun horretan hogeita zortzi erabiltzailek materialak atera zituzten liburutegitik eta lehiaketan parte hartze aldera beren datuekin fitxa bana bate zuten. Lan-jarduna amaitu eta liburutegia itxi aurretik bertako lankideek egin zuten zozketan otsaileko irakurlearen saria Sami Kechiriri egokitu zitzaion. Gazteak atzo bertaratu zen liburutegian bere saria jasotzeko. Udal liburuzain Sara Gagok liburu bat oparitu zion, argazkian ikus dezakegun bezala.

Hileko irakurlearen jarduerak irakur zaletasuna bultzatzea du helburu eta, baita ere, liburuen mailegu zerbitzua piztea. Horrekin batera, zerbitzuko erabiltzaileak saritu egiten dira, beren zaletasunagatik.

Sami gaztea liburua jasotzen duen unean

Lotutako albisteak

Imagen
17.02.25
Larunbatean euskarazko ipuin kontatze saioa izango, ‘Arratsaldean kontu kontari’

Lobiano Kulturgunean egingo da, arratseko 5 eta erdietatik aurrera
Imagen
05.02.25
Komikia protagonista izango Liburutegian

Hiruhilekoan komikien eta eleberri grafikoen irakurketa sustatuko
Imagen
Mahai-joko hainbaten kaxak liburutegian
30.01.25
Adin guztietarako mahai-jokoen tailerraren 3. edizioa prest

Liburutegiak "Mahai-joko, mahai-goxo" ekimenaren hirugarrena antolatu du eta izena emateko epea, otsailaren 7ra arte ireki