‘Martxoren 8’aren inguruko materialaz irakurketa gida prestatu da
Udal liburutegiak eta emakumearen topaguneak elkarlanean ‘Martxoren 8’aren inguruko materialaz irakurketa gida prestatu dute. Gida horretan eskuratutako materialik berriena bildu da eta eskaintzen diren gaien artean, besteak beste, ondokoak daude: lana, sexualitatea, familia edo harremanak generoaren ikuspuntutik. Gainera musikari, teoriari eta ikerketari buruzko hainbat material ere biltzen du gidak. ‘Martxoaren 8an, ostegunean, ‘Emakume Langileen Nazioarteko Eguna’ ospatuko da. Egun horretan oro har eta historikoki, emakumearen lan- eta bizi-baldintzak hobetzeko eta benetako berdintasun eraginkorraren aldeko aldarrikapena egin ohi dugu.
Gida udal liburutegian nahiz emakumearen topagunean eskuratu daiteke. Gidaren osagarri gisa, liburutegiak liburu eta ikus-entzunezkoen erakusketa ere antolatu du. Aurrez aukeratu den material hori interes-gune batean jarrita dago. Materiala martxoaren 17ra bitartean eskainiko da.
Lotutako albisteak

Lobiano Kulturgunean egingo da, arratseko 5 eta erdietatik aurrera

Hiruhilekoan komikien eta eleberri grafikoen irakurketa sustatuko

Liburutegiak "Mahai-joko, mahai-goxo" ekimenaren hirugarrena antolatu du eta izena emateko epea, otsailaren 7ra arte ireki