Kontu kontariaren saio entretenigarria

05.03.07
Udal Liburutegia

Rosa Martínez ipuin kontalariak bere ipuin eta panpinekin gozarazi zuen aurreko larunbatean udal liburutegira bildu ziren 3tik 8 urtera bitarteko umetxo taldea. Guztira azken larunbatean hirurogei bat ume elkartu ziren Arratsaldean kontu kontari ekimenaren ikasturte honetako hirugarren saiora.

Martínezek, besteak beste, ondoko ipuinak kontatu eta interpretatu zituen: ‘Elefante jakinguratsua’, ‘Guillermina dortoka’, ‘Perla txakurra’, ‘Ilargiaren lapurra’ eta ‘Lehoia eta arratoia’. Entzuleen gozamenerako kontalaria bere istorioetako hainbat protagonistekin batera etorri zen Ermura, esaterako Guillermina dortoka eta Perla txakurtxo emeaz.

Saio hori aurtengo ikasturteko hirugarrena izan da. Ekimena hileko lehen larunbatero gauzatzen da haurrentzako udal liburutegian. Ekimenak bi helburu nagusi ditu, batetik, liburutegia aisialdi leku gisa bultzatzea eta, bestetik, ahozko tradizioan oinarriturik irakur zaletasuna bera piztea.

Hurrengo saioa apirilaren 2an, ‘Haurrentzako liburuaren egunean’ egingo da, apirilaren lehen larunbata Aste Santuko jai egunetan tokatuko delako.

Rosa Martinez kontalaria saioetan erabiltzen dituen animalia biren kopinekin

Lotutako albisteak

Imagen
17.02.25
Larunbatean euskarazko ipuin kontatze saioa izango, ‘Arratsaldean kontu kontari’

Lobiano Kulturgunean egingo da, arratseko 5 eta erdietatik aurrera
Imagen
05.02.25
Komikia protagonista izango Liburutegian

Hiruhilekoan komikien eta eleberri grafikoen irakurketa sustatuko
Imagen
Mahai-joko hainbaten kaxak liburutegian
30.01.25
Adin guztietarako mahai-jokoen tailerraren 3. edizioa prest

Liburutegiak "Mahai-joko, mahai-goxo" ekimenaren hirugarrena antolatu du eta izena emateko epea, otsailaren 7ra arte ireki