Herrigintzan berdintasuna bultzatzearen aldeko Europako Gutuna
Ermuko udalak bere egingo du bihar “Udalerriko gaietan eta herrigintzan Emakume eta Gizonen arteko berdintasuna bultzatzearen aldeko Europako Gutuna” deritzan agiria. Agiriarekin eta bertan jasotako irizpideekin bat egiteko eta horiek betetzeko konpromisoa hartuko du gure Udalbatzak arratsaldeko 6etatik aurrera egingo duen ohiko Osokoaren Bilkuran. “Udalerriko gaietan Emakume eta Gizonen arteko berdintasuna bultzatzearen aldeko Europako Gutuna”, iaz 2006. urtean idatzi zuen Europako Udalerri eta Lurraldeen Kontseiluak (gaztelaniaz CMRE akronimoaz ezagutzen dena). Gutunaren helburua emakumeek herrigintzan parte hartzeko dituzten oztopoak identifikatu eta zerrendatzea da, horiek gainditzeko lan ildoak proposatzen dituelarik. Gutuna prestatzea CMRE delakoaren Herri Hautetsien Batzordearen proiektua izan da, zeinari heldu zaion Aukera Berdintasunerako Europa Komunitateko 5. programaren barne.
Berdintasuna, bizitzako alor guztietan
Gutunean jasotzen denez aukera berdintasunaren irizpidea aintzat hartu eta alor guztietan aplikatzea garrantzitsua da; ikuspuntu orokorretik aztertuta zeharkakotasun hori tresna egokia baita emakumeen bizi-kalitatea neurtzeko. Gizon eta emakumeen arteko lankidetzat ere beharrezkotzat jotzen da, talde bietako ordezkarien parte hartze orekatua bultzatze aldera eta gizartearentzat proposatzen diren ekimenen eraginkortasuna neurtze aldera. Bertan jasotzen denez, emakumeen eskubideak eraginkortasuna galtzen dute, gizonen inplikazio eta parte hartzea aurreikusten ez bada.
Lotutako albisteak

Udalak positibotzat jo du kolektiboek eta herritarrek espazioaren etorkizunaren definizioan duten inplikazioa