‘Emakumearen hitza’, musika eta poesia uztartzen dituen ikuskizuna
Gaurkoa, martxoaren 21a, Poesiaren Nazioarteko Eguna izendatuta dagoenez gero, aitzaki hori heldu eta udal liburutegiak astebururako musika eta poesia biltzen dituen ikuskizuna antolatu du. Emanaldiari ‘Emakumearen hitza’ titulua jarri zaio eta datorren igandean, martxoaren 25ean, gauzatuko Lobiano Kultur Gunean, arratsaldeko 7etatik aurrera. Ikuskizuna ‘Galatea taldearena da eta sarrera doan izango, Bizkaiko Foru Aldundiak diruz lagunduta bira egiten ari direlako.
‘Emakumearen hitza’ obra poesia eta musika uztartzen dituen goi mailako ikuskizuna da. Horretan, herrialde ezberdinetan jatorria duten gaur egungo hainbat poeta eta emakumeek idatzitako poesiak musikarekin nahasten dira. Poeta horien artean ondokoak daude: Concha Espina, Miren Agur Meabe, Julia Otxoa, Berna Wang edo Ana Rosseti, beste batzuen artean. ‘Galatea’ taldea Analupe Hernándezek zuzentzen du, zeina interpretearen lana ere egiten duen José Luis Sancho bikoteaarekin batera. Taldea osatzen dute Fernando Velázquezek biolontzelo joleak eta Juan Pérez Menak –gitarra akustiko joleak.
‘Emakumearen hitza’ ikuskizunak egungo poeta ezberdinen lanak, hitzak eta sentsazioak eskura jartzen ditu, guztiok ezagutu ditzagun, Analupe Hernándezen esanetan. Autoreek emakume diren aldetik aldarrikapen eta hausnarketa sakonetik erakutsiko digute, hitzok laguntzen duten musikaren magia eta urradurarekin.Hernandez bera da musika konposizioak eta testuak aukeratu ditu.
Lotutako albisteak

Lobiano Kulturgunean egingo da, arratseko 5 eta erdietatik aurrera

Hiruhilekoan komikien eta eleberri grafikoen irakurketa sustatuko

Liburutegiak "Mahai-joko, mahai-goxo" ekimenaren hirugarrena antolatu du eta izena emateko epea, otsailaren 7ra arte ireki