Udal liburutegiko web gunea erabilerraza da

29.03.07
Udal Liburutegia

Udal liburutegiak web gune berri eta erabilerraza estreinatu du. Zerbitzuak bat egin du erakundeak informatzeko eta komunikatzeko baliatzen den teknologia berriko tresnak erabilerrazak eta guztiontzat izan daitezen helburuarekin, nazioarteko arauek ezarritakoari jarraiki. Erabilerraztasun horri esker, web guneko edukiak erabilerrazak (ikus eta kontsultatzeko garriak mugarik gabe) dira, interneteko erabiltzaile ororentzat, horrek erabilitako nabigatzailea edozein bada ere. Erabilerraztasunak zer adierazten du? Web gune bera eta baita bere edukiak ere erabilgarriak direla interneteko erabiltzaile guztientzat, inolako mugarik gabe, pertsonak izan dezakeen minusbaliotasun gradua (fisikoa, intelektuala edo teknikoa) edo erabileratik eta bere testuingurutik eratorri daitezkeenak (teknologiak edo inguruneak eragindakoak) edozein izanda ere. Tasun hori erabat loturik dago atariak eta bere tresnak duten erabilgarritasunarekin, eskutik doaz. Interneteko egituraren barne erabilerraztasuna sustatzeaz arduratzen den erakunde nagusia WAI akronimoaz izendatzen den lan-taldea. Gure web orri honek arautegia eta “A” bikoitzaren jarraibideak betetzen ditu, erakundearena eta futbol taldearena kasuetan bezalaxe.

Web gune hau eta erakundearena oso antzekoak dira, bata bestearen oinarri baita, gainera biak korporazio-identitateko ezaugarriei jarraitzen dietelako. Erabiltzaileek igarriko dituzten aldaketarik behinenak, batez ere, estetikoak dira aurrekoaren kolore urdina desagertu egin baina korporazioko gorrilunari leku egiteko. Bestalde, sarrerako irudia ezabatu egin da eta, barneko aldean, atal ezberdinetara eramaten gintuen liburua ere ez dago. Web guneak hiru atal nagusi ditu. Ezkerretik eskumara deskribatuta, goiko aldean atal berri bat dago: hileko irakurlearena. Honen azpian liburutegiak jasotako sariak aipatzen dira. Erdian zerbitzuko albisteak daude. Eskuman, berriz, agenda eta gehien erabilitako kudeaketara bizkor sartzeko bideak ditugu. Azkenik, liburutegiko logotipoaren barne wikipediara eta Espainiako Hizkuntza Akademiara lotzeko loturak daude. Egindako egokitzapenei dagokienez, besteak beste, aipatzekoak dira ondokoak: web guneko koloreak aldatu egin direla ikusmen arazoak dituztenek eragozpenik izan ez ditzaten; bestalde programazio-lengoiaia ere (html, CSS, eta abar…) aldatu eta egokitu egin dugu merkatuan dauden nabigatzaile gehien eta garrantzitsuenekin (explorer, firefox, mozilla, opera, eta abar…) bateragarria egiteko eta horietan eragozpenik gabe nabigatu ahal izateko.

Lotutako albisteak

Imagen
17.02.25
Larunbatean euskarazko ipuin kontatze saioa izango, ‘Arratsaldean kontu kontari’

Lobiano Kulturgunean egingo da, arratseko 5 eta erdietatik aurrera
Imagen
05.02.25
Komikia protagonista izango Liburutegian

Hiruhilekoan komikien eta eleberri grafikoen irakurketa sustatuko
Imagen
Mahai-joko hainbaten kaxak liburutegian
30.01.25
Adin guztietarako mahai-jokoen tailerraren 3. edizioa prest

Liburutegiak "Mahai-joko, mahai-goxo" ekimenaren hirugarrena antolatu du eta izena emateko epea, otsailaren 7ra arte ireki