Hirigintza alorrak Zeharkalea asfaltatuko du Aste Santuan
Hirigintza alorrak Zeharkalea asfaltatuko du Aste Santuaren ondorengo astean. Alorrak asmo hori gaur bertan aditzera eman eta horrela iragarri du ohar informatibo baten bidez. Ohar horretan herritarron lankidetza eskatzen zaigu kotxeak lanen kaletik ken ditzagun, hainbat herritarrek etxetik kanpoan izan baikaitezke Aste Santu eta Pazkoa astean.
Lanak apirilaren 10ean egitea aurreikusi da. Lanak ondorengo pausoak izango dituzte: kalea fresatzea, ondoren gurpil-geruza berrituko da asfalto beroa erabilita eta, azkenik, seinale horizontalak eta aparkalekuak margotuko dira. Obra guztiak gauzak hobetzeko egiten badira ere, ohikoa da obrak eragozpenak sortu izatea, hortaz alorrak lanak eroso eta azkar egin ahal izateko laguntza eta pazientzia eskatzen digu herritarroi.
Lotutako albisteak

Zerbitzuen alorrak hondatutako eta mantenua behar zuten 22 banku ordezkatu ditu, beste banku birziklatu eta jasangarriago berri batzuk ipiniz

Brigada lanean ari da 6-36 bitarteko zenbakien tartea ilunpetan mantentzen duen linea berrezartzeko

Alkatea eta Foru diputatua bildu egin dira gaur, bi gai horiez hitz egiteko