Aste Santuko egunetan ordutegi bereziak zerbitzuetan

04.04.07
Kirolak

Aste Santuko ospakizunak jai egunak ez ezik lanean etena egitea ere badakar, horrek bere isla eta eragina izango duelarik udal zerbitzuetan. Udal Kirol Erakundeak (UKEk) iragarri duenez kiroldegia zabalik egongo da ordutegi murritzagoan. M.A. Blanco kiroldegiak goizez bakarrik -goizeko 9etatik arratsaldeko ordu 1etara bitartean- zabalduko du ostegun, ostiral eta Pazkoa astelehenean. Asteburuan eta pazkoa asteko lanegunetan ohiko ordutegia mantenduko du.

Betiondoko instalazioa ordez, itxita egonen da apirilaren 5etik 9ra bitartean, biak barne. Apirilaren 10etik 13ra bitartean arratsaldez zabalduko da, 16:30etatik 21:30etara. Asteburuan berriz, Pazkoa asteko asteburuan berriz ohiko ordutegia izango du.

Liburutegia ere irekita egongo da

Udal liburutegia zabalik egongo da hastear gauden Aste Santuko jai egunetan zehar. Dena den, bere ordutegia berezia izango da, asteburuetan irekitzen duen modu berberean. Horrela, bihartik hasi eta datorren astelehenera bitartean, zerbitzua zabalik izango da goizeko eta arratsaldeko ordu batzuetan. Hau da, goizez 10etatik 14:00ra eta arratsaldez 16:00etatik 20:00etara, hain zuzen ere. Apirilaren 10ko asteartetik aurrera, liburutegia bere ohiko ordutegira bueltatuko da, zabalik egonez etenik gabe goizeko 9,30etatik iluntzeko 8 eta erdietara bitartean.

Lotutako albisteak

Imagen
13.02.25
Julene Bouzok urrezko domina lortu, altuera-jauzian 23 urtez azpiko txapelketan

Atleta ermuarrak Estatuko Txapelketa absoluturako txartela lortu du, bere marka pertsonalik onena erregistratu ondoren
Imagen
06.02.25
Gure txartel birtualarekin herriko kirol-instalazioetara

Ermua Kirolak jada Betiondoko sistema prestatu du eta, martxotik aurrera, MA Blanco kiroldegira iritsiko dela aurreikusiz
Imagen
31.01.25
Aitor Hernandezek denboraldia itxi du, balantze positiboa eginez

Txirrindulariak bederatzi garaipen lortu ditu eta baita Euskadi eta Bizkaiko txapelketak ere