Udal Liburutegiak 125 sari banatu ditu MEGAIRAKURLEAK delako lehiaketaren baitan

13.04.07
Udal Liburutegia

Ermuko Udal Liburutegiak txikienen artean irakurzaletasuna suspertzeko burutzen dituen ekintzetako bat MEGAIRAKURLEAK (Megalectores) delako lehiaketa da.

Udal Liburutegiaren asmoa irakurketa sustatzea da, adin horretan gomendatzen diren irakurketak identifikatzen laguntzea eta irakurtzea gozagarri dutela erakusten duten haiek saritzea.

Lobiano Kultur Gunean sari-banaketa

Joan den urtarrilean martxan jarri zen lehiaketa honetan 49 mutikok eta 76 neskatok hartu dute parte, eta guztira 673 haur- eta gazte-liburu irakurri dituzte guztien artean, irakurtzea oso gustuko dutela ageri-agerian utziz. Liburu horiek guztiak Liburutegiko fondoetakoak izaki, lehiaketan parte hartzeko baldintza bat partaideak liburutegiko bazkide izatea zen.

Lehiaketa honetan hiru kategoria bereizi izan dira:

 

  • Lehenengo kategoria: Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailetako ikaslez osatua.
    Helburua: 6 liburu irakurtzea, horietako 3 gutxienez euskaraz.
    Partaideak: 13 mutiko eta 21 neskato.
  • Bigarren kategoria: Lehen Hezkuntzako 3. mailatik 6.era bitarteko ikaslez osatua.
    Helburua: 2 liburu irakurtzea, horietatik 2 gutxienez euskaraz
    Partaideak: 35 mutiko eta 53 neskato.
  • Hirugarren kategoria: DBHko ikaslez osatua.
    Helburua: 3 liburu irakurtzea, horietako 1 gutxienez euskaraz.
    Partaidetza: mutil 1 eta 2 neska.

 

Sariak joan den martxoaren 29an, osteguna, arratsaldeko 18:30etan entregatu ziren Lobiano Kultur Gunean. Balio-txartela lortu zuen neskato-mutiko saritu bakoitzari opari-sorpresa lote bat eman zitzaion. Sariok Ermuko Merkatarien Elkarteak, BBK-k, Euskadiko Kutxak, La Caixak eta Ermuko Udaleko Kultura Sailak, Sustapen eta Enplegu Sailak eta Aukera Berdintasunerako Sailak emanak izan dira. Gainera, sari-banaketa ekitaldiaren amaieran, Ermua Kirol Taldeak kamisetak eta Aitor Galdos, Pedro Horrillo Aitor Hernández eta Igor Astarloaren maillotak zozketatu zituen.

Lotutako albisteak

Imagen
17.02.25
Larunbatean euskarazko ipuin kontatze saioa izango, ‘Arratsaldean kontu kontari’

Lobiano Kulturgunean egingo da, arratseko 5 eta erdietatik aurrera
Imagen
05.02.25
Komikia protagonista izango Liburutegian

Hiruhilekoan komikien eta eleberri grafikoen irakurketa sustatuko
Imagen
Mahai-joko hainbaten kaxak liburutegian
30.01.25
Adin guztietarako mahai-jokoen tailerraren 3. edizioa prest

Liburutegiak "Mahai-joko, mahai-goxo" ekimenaren hirugarrena antolatu du eta izena emateko epea, otsailaren 7ra arte ireki