¿No entiendes a tu hijo/a?
Goiko leloa ardatz hartuta, Ermuko Udaleko Euskara Sailak herriko ikastetxe eta euskaltegiekin elkarlanean hitzaldia antolatu du. Bere xedea ume elebidunen gurasoek elebitasunaren inguruan dituzten zalantzak argitzen laguntzea da. Hitzaldi hau aurtengo Berbertan jardunaldien barruan antolatzen den lehendabizikoa da eta Lobianon egingo da, datorren ostegunean, arratsaldeko zazpi eta erdietan. Hitzaldia erderaz izango da.
Xabier Paya eta Ana Urrutia izango dira hizlari. Bizkaiko bertsolari txapeldunak eta telebistako aurkezle ezagunak elebitasunaren inguruan duten esperientzia azalduko dute. Lehenengoak, guraso erdaldunen seme gisa etxean bizi izan duena azalduko du eta etxean euskararik entzun gabe Bizkaiko bertsolari txapeldun izatera nola heldu den azalduko digu. Anak, berriz, D ereduan ikasten duten bi neskato elebidunen ama bezala duen esperientzia azalduko digu.
Lotutako albisteak

'Pintxolagun' osteguneko 19:30etan eta 'Gurasolagun' ostiraleko 17:15etan

Emanaldia ostiralean izango da, 20:30ean, euskara hutsean

Euskararen nazioarteko egunean egindako galan sariak banatu ziren