Zeharkalea asfaltatzeko lanak amaitu dira
Zeharkalea eta Diputazio kaleko zati zehatz batzuek asfaltatzeko lanak amaitutzat eman dira, hirigintza ataleko bozemaileek aditzera eman digutenez. Gurpil-geruza berritzeko lanetan asfalto beroa erabili da eta atzo iluntzean bukatu ziren. Langileak gaurkoan lurreko seinaleztapen horizontalari ekin diote (ibi, aparkaleku, zama lanetarako eta autobus geltokiko markak pintatzen, hain zuzen ere) eta baita seinaleztapen bertikaleko elementuei.
Kaleko bide segurtasunari bultzada eman zaio oinezkoentzako zebra pasabide altxatu berri bi gehiago egin baitira, aldez aurretik zeuden biei gehitu zaizkienak. Gidarioi abiadura moteltzera derrigortzen gaituzten pasabide berri horiek Zeharkaleko 3 eta 19-21. eraikinena urrean egin dira. Hirigintzako teknikarien ustez pasabide horiek hemendik aurrera gidarioi abiadura kale horren ezaugarri eta baldintzetara egokitzera behartuko gaituzte, Zeharkalek jasaten duen trafiko kopurua handia baita. Horien esanetan, pasabide berriei esker kalearen ertz bietarako joan etorriak errazago et aseguruagoak izango dira.
Lotutako albisteak

Zerbitzuen alorrak hondatutako eta mantenua behar zuten 22 banku ordezkatu ditu, beste banku birziklatu eta jasangarriago berri batzuk ipiniz

Brigada lanean ari da 6-36 bitarteko zenbakien tartea ilunpetan mantentzen duen linea berrezartzeko

Alkatea eta Foru diputatua bildu egin dira gaur, bi gai horiez hitz egiteko