Euskarazko jolas eta kantuen ikastaroa gurasoentzat
Udal euskara zerbitzuak euskal jolas eta kantuak ikasteko ikastaroa antolatu du herriko gurasoentzat. Ikastaro hori ‘Urtxintxa Eskolak’ emango du eta bederatzi orduko iraupena izango . Aipatu ikastaro hori ekaineko lehen hiru asteetan gauzatuko da, Lobiano Kultur gunean. Ikastaroa arratsaldeko zapietatik iluntzeko zortzi eta erdietara bitartean egingo da. Proposamena 0tik 6 urtera bitarteko umeen gurasoentzat pentsatu da eta horiei eskaintza egingo zaie, herriko ikastetxeen bitartez. Ikastaroan esku, korru eta sokasaltoko jolasak eta horietan kantatzen diren abestiak irakatsiko zaizkie parte hartzaileei. Abestien atalaren barne lo-kantak, jatekoak, umeak altzoan harturik kantatzen direnak eta ezagun eta orokorragoak direnak ere ikusiko dira, espresio eta esapideekin batera. Ikastaroa euskaraz emango da, nolanahi ere, antolatzaileek adierazi dutenez berori jarraitzeko ez da maila oso alturik eduki behar.
Ikastaroan parte hartzeko interesa duten pertsonek izena eman dezaketa maiatzaren 29ra bitartean. Izen ematea herriko ikastetxeetako zuzendaritzan edo euskara zerbitzuan bertan egin daiteke. Argibide gehiago nahi dutenek udal euskara zerbitzura dei edo idatzi dezakete, 943 17 91 47 telefono zenbakira edo euskara@udalermua.net. helbide elektronikora.
Lotutako albisteak

'Pintxolagun' osteguneko 19:30etan eta 'Gurasolagun' ostiraleko 17:15etan

Emanaldia ostiralean izango da, 20:30ean, euskara hutsean

Euskararen nazioarteko egunean egindako galan sariak banatu ziren