Ekuadorreko ordezkarien saioa oso entretenigarria izan zen
Munduko ipuin kontalarien bigarren saioak hamabost gazte bildu zituen bart arratsaldean. Atzoko saioaren protagonistak Ekuador herriko bost ordezkari izan ziren. Ordezkariok udal liburutegiko gela apaindu zuten herrialde hartako artisau produktuekin eta baita hamaka batekin. Saioari Yolandak eman zion hasiera, ipuin herrikoi bat kontatuz. Ondoren gaztetxoekin jolasean aritu ziren asmakizunen bitartez. Ondoren beste kide batek Ekuadorreko indigenen gauzak, tradizioak, bizi-baldintzak eta merkatuetan ikusten ditugun pertsonak ile luzea eramatearen arrazoia erlijioan datzala azaldu zuen. Azken ordezkariak Ekuadorren bere bizitzako lehen urteetan, gaztetan, eta eskolan bizi izandako pasadizoak kontatu zien. Amaitzeko abesti bat kantatu zien, beren banderan erabilitako koloreen zergatia ulertzen laguntzeko.
Saioari amaiera eman aurretik, bertaratutako guztiek Ekuadorreko gaileta eta bonboi tipikoak jan eta konpartitu zituzten. Hurrengo saioa datorren astelehenean egingo da eta hori Venezuelari dedikatuko zaio.
Lotutako albisteak

Lobiano Kulturgunean egingo da, arratseko 5 eta erdietatik aurrera

Hiruhilekoan komikien eta eleberri grafikoen irakurketa sustatuko

Liburutegiak "Mahai-joko, mahai-goxo" ekimenaren hirugarrena antolatu du eta izena emateko epea, otsailaren 7ra arte ireki