Bodyboard egiten ikasteko monografikoa

05.06.07
Kirolak

Udal Kirol Erakundeak bodyboard egiten ikasteko ikastaro monografikoa antolatu du. Ikastaro hori Sopelako Arrietara hondartzan egingo da uztaileko bi egunetan. Ikastaroa trinkoa izango eta eguneko laur ordukoa izango da, goizeko hamaiketatik arratsaldeko 3etara bitartean. Ekimena hamabi urtetik gorako gazteentzat pentsatuta dago eta bi egunetan gauzatuko da, uztailaren 5ean eta 12an, hain zuzen ere. Izen-emateak 6 euro besterik ez du balio eta horren barne dago joan-etorria, begiralea, taula, aletak eta trajea. UKEk ikastaroan parte har dezaketen pertsona kopurua 30 pertsonatan finkatu du, hau da hamabosna eguneko.

Ekimena gazteria zinegotziarekin eta euskal bodyboard eskolarekin batera antolatuta dago. Bodyboard modalitatea surfean bere jatorria duen kirola da eta itsas olatuetan irritsatzean eta akrobaziak egitean metro inguru bateko taularekin. Honetan hiru estilo nagusi daude: etzanda, belauniko edo zutik. Ekimena bi helbururekin eratzen da; alde batetik, 12 urtetik gorako Ermuar gazteen kopuru ahalik eta handiena natur ingurunean burutzen den kirol modalitate berri eta indartsua ezagutzeko aukera emateaa, eta, bestetik, udarako beste aisialdi aukera bat eskaintza, herrikoen eta kuadrilen kohesioa ahalbidetuko duena, alegia. Argibide gehiagorako edo izena emateko joan kiroldegiko sarrerara edo deitu 943 17 90 90 telefono zebakira.

Lotutako albisteak

Imagen
13.02.25
Julene Bouzok urrezko domina lortu, altuera-jauzian 23 urtez azpiko txapelketan

Atleta ermuarrak Estatuko Txapelketa absoluturako txartela lortu du, bere marka pertsonalik onena erregistratu ondoren
Imagen
06.02.25
Gure txartel birtualarekin herriko kirol-instalazioetara

Ermua Kirolak jada Betiondoko sistema prestatu du eta, martxotik aurrera, MA Blanco kiroldegira iritsiko dela aurreikusiz
Imagen
31.01.25
Aitor Hernandezek denboraldia itxi du, balantze positiboa eginez

Txirrindulariak bederatzi garaipen lortu ditu eta baita Euskadi eta Bizkaiko txapelketak ere