Doako azterketa medikoak herriko kirolarientzat

18.06.07
Kirolak

Herriko hainbat kirolarik doako azterketa medikoak egin ahal izango dituzte ekaineko azken astean. Azterketa horiek posible izango dira, Bizkaiko Foru Aldundiari esker unitate mugikor berezi bat bidaliko baitu zeregin horretara.Azterketak M.A. Blanco udal kiroldegiaren aurrean egingo zaizkie, udal kirol instalzioakerabiltzen dituzten ohiko kirolariei edota amateurrei. Azterketak ekainaren 25etik 29ra bitartean egingo dira,goizeko 8 eta erdietatik ordu batetara bitartean. Ekimen honetan parte hartu nahi dutenek aldez aurretik izena eman beharko dute udal kiroldegian. Izena emateko epea gaurtik hasi eta ostegunera bitartean zabalik egongo da. Eguneko bospasei azterketa egingo direla aurreikusi da, hortaz hogeita bost edohogeita hamar lekuok zozketaz esleituko dira kopuru hori baino interes gehiago izaten bada. Zozketa ekainaren 21ean egingo da, arratsaldeko ordu bi eta erdietan.

Foru erakundeak iaz jarri zuen martxan ekimen hau eta balantze positiboa egin du. Horregatik aurten lurraldeko 40 herritara zabaldu nahi du eta 800 inguru azterketa egin kirolarien artean. Unitateak baliabide tekniko eta informatiko berrienak ditu eta batez ere prebentzio alorrean jardun nahi du. Osasun azterketa orokorrak eta bereziak egin ditzake. Ebaluazio fisikoetan aurkitzen dituen arazoak zuzentzeko aholkuak eta gomendioak ematen dituztebertako langileek. Ibilgailu horretan ergometria eta esfrotzu-testak egin daitezke eta, horixe da, hain zuzen ere, unitatearen berrikuntza nagusiena. Argibide gehiagorako jo udal kiroldegiko sarrera-kontrolera, telefonoa 943 17 90 90.

Lotutako albisteak

Imagen
13.02.25
Julene Bouzok urrezko domina lortu, altuera-jauzian 23 urtez azpiko txapelketan

Atleta ermuarrak Estatuko Txapelketa absoluturako txartela lortu du, bere marka pertsonalik onena erregistratu ondoren
Imagen
06.02.25
Gure txartel birtualarekin herriko kirol-instalazioetara

Ermua Kirolak jada Betiondoko sistema prestatu du eta, martxotik aurrera, MA Blanco kiroldegira iritsiko dela aurreikusiz
Imagen
31.01.25
Aitor Hernandezek denboraldia itxi du, balantze positiboa eginez

Txirrindulariak bederatzi garaipen lortu ditu eta baita Euskadi eta Bizkaiko txapelketak ere