Goienkale urbanizatzeko lanak aurrera doaz

04.07.07
Hirigintza

Goienkale urbanizatzeko lanak aurrera doaz, aurreikusitakoaren arabera. Udal Hirigintza alorrak Goienkaleko zati bat berriz urbanizatuko du, bertan eratu berri den zerbitzu eta kultur gune berriari egokitzeko eta horrekin bat etorri dadin. Lan horien bidez musika eskolaren aurrez aurreko espaloia berrurbanizatuko du, puntu horretatik Orbe plazako arrapala mekanikoa ailegatzen den zatira artean. Hau da, Zinematik Irudi dendarako noranzkoan ezkerreko espaloia. Valerio, Teresa Murga, Eguneko Zentro eta Lobiano, eta tindategira arteko zatia egiten ari da egun hauetan Eder enpresa, plaza estaltzeko lanen enpresa esleipenduna. Zati horretan harri eta granitozko baldosak erabiliko dira, Bolintxo-Peña okindegiaren aurrez aurreko tartera artean. Puntu horretan zebra-bide berri eta altu bat prestatuko da, automobilak motelago joan daitezen eta obrak amaitu eta gero guztia asfaltatu egingo da berriro. Puntu horretatik Ermua Informatika dendara doan tartea bukatua du arrapala mekanikoak ipini dituen Olabrri enpresak. Tarte horretan granicem izeneko baldosak erabili dira.

Bestalde, Valdespina Markesaren kaletik musika eskolara doazen eskaileretan ere eragingo da, kalearen maila berera jartzeko malda eta horietako eskaileretako batzuk kenduz. Bidea estuago geratuko da, espaloia zabalagoa izango delako. Orain zamalanetarako dagoen gunea lekuz aldatuko da eta baita ere, hiri-hondakin solidoak botatzeko ontziak. Amaitzeko, zonalde guztiko argiak aldatu egingo dira, Teresa Murga eta liburutegiaren sarreran erabili diren modukoak jartzeko, gune osoan tratamendu bera eta homogeneoa mantentzeko.

Lotutako albisteak

Imagen
14.02.25
San Pelaio kalearen oinezkoentzako guneko hiri-altzariak berritu dira

Zerbitzuen alorrak hondatutako eta mantenua behar zuten 22 banku ordezkatu ditu, beste banku birziklatu eta jasangarriago berri batzuk ipiniz
Imagen
20.01.25
Gipuzkoa Etorbideko argiteriaren zati bat matxuratuta dago

Brigada lanean ari da 6-36 bitarteko zenbakien tartea ilunpetan mantentzen duen linea berrezartzeko
Imagen
15.01.25
Saihesbidearen bigarren fasea eta garraio astunetik desbideratzeko azterlana aurrera doaz

Alkatea eta Foru diputatua bildu egin dira gaur, bi gai horiez hitz egiteko