Udako ordutegiak izango dira kiroldegian eta Betiondon

18.07.07
Kirolak

Udal kiroldegiak, Aritzmendi pilotalekuak eta Betiondok ordutegi bereziak edukiko dituzte udan. Udal Kirol Erakundeak ohar baten bidez aldaketak iragarri ditu eta erabiltzaileei horien berri emateko ohar batzuk ipini ditu bere eraikinetan. Kiroldegia eta pilotalekua itxita egongo dira uztailaren 31tik abuztuaren 19ra bitartea, biak barne. Epe horretan indarrean dauden araudiei bat etorriz, instalazioetan urteroko mantenu lanak egingo dira, esaterako eta besteak beste, igerilekua hustu eta garbitzea. Horiek biak ateak zabalduko dituzte abuztuaren 20an. Egun horretatik aurrera instalazioak zabalik egongo dira jardunaldi zatituan, astelehenetik larunbatera. Goizez 9etatik ordu 1etara bitartean eta arratsaldez, 4etatik 8etara. Igandeetan ez dira zabalduko.

Betiondoko kirol konplexuari dagokionez, hau itxita izanen da uztailaren 31tik irailaren 3ra bitartean, biak barne. Hilaren azken egunera bitartean ere udako ordutegi bereziak izango ditu. Hori horrela, goizez itxita egongo da eta arratsaldez 18:00etatik 21:00etara bitartean zabalduko. Larunbatetan goizeko 10:30etatik ordu ba eta erditara bitartean zabalduko eta, arratsaldetan itxita egongo da. Igandeetan itxita izango da eta, salbuespen gisa, uztailaren 25, 28, 29, eta 31n ere bai. Argibide gehiagorako, jo udal kiroldegiko kontrolera eta bertan galdetu.

Lotutako albisteak

Imagen
13.02.25
Julene Bouzok urrezko domina lortu, altuera-jauzian 23 urtez azpiko txapelketan

Atleta ermuarrak Estatuko Txapelketa absoluturako txartela lortu du, bere marka pertsonalik onena erregistratu ondoren
Imagen
06.02.25
Gure txartel birtualarekin herriko kirol-instalazioetara

Ermua Kirolak jada Betiondoko sistema prestatu du eta, martxotik aurrera, MA Blanco kiroldegira iritsiko dela aurreikusiz
Imagen
31.01.25
Aitor Hernandezek denboraldia itxi du, balantze positiboa eginez

Txirrindulariak bederatzi garaipen lortu ditu eta baita Euskadi eta Bizkaiko txapelketak ere