Arrapala eta eskailera mekanikoen estaldura
Ermuko hirigintza alorraren beste proiektu bat abuztu hilabete honetarako arrapala eta eskailera mekanikoak estaltzea da. Beraz, Lobiano–Iparragirre tartean lanak hasi dira. pertsonak eta mekanismoak eguraldi txarretik babesteko ari dira estaltzen.
Halaber, tarte honetan eta Orbe Kardenala Plaza–Goienkale tartean sistema bati esker posiblea izango da STOP botoia sakatu eta gero (segurtasun hau txarto erabiltzeagatik) berriro automatikoki martxan jartzea. Zentsu honetan, herritarren kolaborazioa behar da arrapala eta eskailera mekanikoak ondo erabiltzeko, horrela guztiok probetxua aterako baitiegu.
Bestalde, Zerukoa kaleko eskailerak jarririk daude jada. Momentu honetan egokitze-lanak egiten ari dira. Aste honetan ur-horniketa eta elektrizitate-horniketari bukaera emango zaio, eta eskailerak funtzionatu ahal izango dute. Oraindik egokitze-lanak egin behar dira eta 3, 4 eta 5 eskailerak estali behar dira. Lehenengoa eta bigarrena ez dira estaliak izango.
Lotutako albisteak

Zerbitzuen alorrak hondatutako eta mantenua behar zuten 22 banku ordezkatu ditu, beste banku birziklatu eta jasangarriago berri batzuk ipiniz

Brigada lanean ari da 6-36 bitarteko zenbakien tartea ilunpetan mantentzen duen linea berrezartzeko

Alkatea eta Foru diputatua bildu egin dira gaur, bi gai horiez hitz egiteko