Goienkale zirkulazioa itxita egongo da

24.08.07
Hirigintza

Lobiano Jauregiko lanak Goienkaleko galtzadaren zoladuraren akaberarekin bukatuko dira. Zoladura honen ixura San Pelaio kalean dugun Agustin Ibarrolaren monumentuaren inguruan dagoenaren bezalakoa izango da.

Lanak egungo Bolintxo okindegitik Musika Eskolaren amaierarainoko doan zatian egingo dira. Datorren astelehenean (abuztuaren 27an) goizeko 8etan hasiko dira lanak. Hasiera batean, datorren astelehena arte zirkulazioak itxita iraungo du; dena den ostiralerako bukatuta egotea ahaleginduko da.

Zirkulazio mozketa iaz Goienkalen toki berean egin zenaren bezalakoa izango da. Amaieraren tokia (Okindegi inguruan) libre utzi beharko da noranzko-aldaketak egiteko eta Karabixa kaletik luzetarako aparkamenduak kentzeko. Hala, zirkulazioak bi noranzko izango ditu.

Gaur ere Goienkale itxita egongo da Udalaren lantaldeek kutxatilak handitzeko egingo dituzten aurreko lanak ari baitira egiten dena prest egoteko astelehenerako. Zirkulazioa astebururako irekita egotea aurreikusi da, baina hori lanen eboluzioaren arabera izango da.

Lotutako albisteak

Imagen
14.02.25
San Pelaio kalearen oinezkoentzako guneko hiri-altzariak berritu dira

Zerbitzuen alorrak hondatutako eta mantenua behar zuten 22 banku ordezkatu ditu, beste banku birziklatu eta jasangarriago berri batzuk ipiniz
Imagen
20.01.25
Gipuzkoa Etorbideko argiteriaren zati bat matxuratuta dago

Brigada lanean ari da 6-36 bitarteko zenbakien tartea ilunpetan mantentzen duen linea berrezartzeko
Imagen
15.01.25
Saihesbidearen bigarren fasea eta garraio astunetik desbideratzeko azterlana aurrera doaz

Alkatea eta Foru diputatua bildu egin dira gaur, bi gai horiez hitz egiteko