Kiroldegiak zazpi ikastaro proposatzen ditu urrirako
Udal kiroldegiak zazpi ikastaro proposatu ditu datorren urrirako. Eskaintzak gauza berriak eta asko eskatzen diren modalitateak uztartzen ditu. Berrikuntzarik handiena, emakume Magrebtarrentzako antolatu den kirolerako hastapen ikastaroa da. Proposamena kiroldegiak eta udaleko Immigrazio teknikariak landu eta antolatu dute. Bestalde, aipamena merezí du baita ere, helduentzako talde bat sortu dela patinekin irristatzen ibiltzeko. Talde hori astearte eta ostegunetan arituko da, ordu betez. Eskaintzan jaso diren aukera guztiak ondokoak dira: haurraren norbanako defentsa, yoga, haurrentzako aerobicka, haurrentzako jolasak, haurrentzako eta adinez nagusientzako irristaketa eta, azkenik, Karibeko dantzak.
Ikastaroak datozen egunetan jarriko dira martxan. Hortaz, horietan izena emateko oraindik interesaturen bat badago izena ematera eta argibideak eskatzera kiroldegiko sarrera kontrolera joan behar du. Azpiko informazio gehiago deritzan atalean eskaintzaren taula ematen dugu, talde, ordu eta prezioen berri jasotzen duena.
Lotutako albisteak

Atleta ermuarrak Estatuko Txapelketa absoluturako txartela lortu du, bere marka pertsonalik onena erregistratu ondoren

Ermua Kirolak jada Betiondoko sistema prestatu du eta, martxotik aurrera, MA Blanco kiroldegira iritsiko dela aurreikusiz

Txirrindulariak bederatzi garaipen lortu ditu eta baita Euskadi eta Bizkaiko txapelketak ere