Euskal Birusaren postal lehiaketako irabazleak aukeratu dira
‘Euskal Birusa’ talde euskaltzaleak udako postal lehiaketako irabazleak erabaki eta ezagutarazi ditu. Lehiaketaren helburua ermuarrek beren komunikazioetan euskara idatzia erabili dezatela da. Aurtengo deialdian hogeita hemeretzi (39) ermuarrek hartu dute parte. Horiek guztiak, udako oporrak pasa dituzten herrietatik postal bana bidali dute. Helduen kategorian hogeita zazpi izan dira, Elexostera idatzi duten ermuarrek. Postal horietan bi gauza baloratu izan ditu epaimahaiak: batetik postala polita izan den edo ez, eta, bestetik, bertan leku horren deskripzioa egiteko autoreak idatzi izan duena.
Iaz hasitako 18 urtetik beherako adinez txikien atalean, ‘Gazte txokoa’ izeneko atalean partaidetzak dezente gora egin du. Atal honetan hamabi izan dira txartelak bidali izan dituztenak. Lehiaketa Euskal Birusak antolatu du udal honek babesarekin. Lehiaketako irabazleek guztira 330 euro eskuratuko dituzte. Antolatzaileek sariak banatzeko ekitaldia deitu dute biharko egunerako. Ekitaldia arratsaldeko 7etan eginen da, taldearen Elexoste egoitzan (Erdiko kaleko 2 etxebizitzan, 1ngo solairuan).
Lehiaketako saridunen zerrenda:
- 1ngo saria: Estibaliz Gonzalez, Brasiletik. 150 €
- 2. saria: Amaia Cerros, Granadatik. 90 €
- 3. saria: Iker Martinez de Lagos, Eskoziatik 60 €
- Gazte txokoko irabazlea:
- Sari bakarra: Malen Eizagirre Alberdi, 30 €ko erosketa-txekea.
Azkenik, esan behar antolatzaileek gazteen parte artesa eta ahalegina saritzeko xedez, hiru sari gehiago ematea erabaki dutela. Sariok bereziak eta ordenagailurako hiru jolas dira, parte hartzaile gazteenei emango zaizkienak. Sari horiek Elhuyar Fundazioak emandakoak dira. Saridunak ondokoak dira: Alazne López Aranberria (Mutriku), Ane Izaguirre (Lizarra) eta Josu Cascan (Moncofar).
Lotutako albisteak

'Pintxolagun' osteguneko 19:30etan eta 'Gurasolagun' ostiraleko 17:15etan

Emanaldia ostiralean izango da, 20:30ean, euskara hutsean

Euskararen nazioarteko egunean egindako galan sariak banatu ziren