Abian da -Berbalagunen- seigarren edizioa

19.10.07
Euskara

Berbalagun egitasmoaren seigarren edizioa bart arratsaldean aurkeztu zen Lobiano Kultur Gunean eginiko agerraldian. Aurkezpen horretan eta hizlari moduan proiektu honetan parte hartzen zuten eragileetako ordezkariek egon ziren. Horien artean, Udal Euskara teknikaria eta lankidea dugun, Fernando Aranberri izan zen. Honek Ermuko euskararen egoeraren berri eman zuen luze eta zabal, proiektu honen garrantzia estrategikoa azpimarratuz ezagutza eta erabileran eragin nahi bada. Euskal Birusaren ordezkariak eta geroago Udal Euskaltegiko ordezkariak zein AEK Kaltxangokoak proiektu honen nondik norakoak azaldu zituzten. Denek bat egin zuten Berbalagunek Ermuan daukan garrantzia aipatzearekin, euskaraz aritzeko jende berria ezagutu, gure euskarazko harreman sarea handitu eta kalean euskara gehiago erabiltzea da proiektu honek eskaintzen diguna. Horrez gain, Berbalagunek daukan beste hankaz ere luze jardun zuten, Berbalagun inguruan antolatzen diren ekitaldiez alegia. Eta hori berori izan zen entzuleen galdera gehienak egitea eragin zituena, Ermuan holako ikastaroak euskaraz egiteko aukera murritza baita. Aurkezpenean erabilitako ikus-entzunezko euskarria informazio gehiagoren atalean eskaintzen dugu.

 Ezkerretik hasita Piedi Eizagirre, Juanmi Bravo, Arrate Alberdi eta Fernando Aranberri bart arratsaldeko agerraldian

Lotutako albisteak

Imagen
18.02.25
'Berbalagun'ek jarduera bi antolatu ditu aste honetarako

'Pintxolagun' osteguneko 19:30etan eta 'Gurasolagun' ostiraleko 17:15etan
Imagen
12.02.25
Imagen
09.12.24
J. Ibaibarriaga XXXI. lehiaketako sarituak ezagutzera eman dira

Euskararen nazioarteko egunean egindako galan sariak banatu ziren