Azaroko “Gure Agenda” kalean jada

05.11.07
Euskara

Azaroak amaitu berri dugun zubiaz gain euskarazko jarduera ugari biltzen dituen agenda ere ekarri digu. Hilabete honetako “Gure Agenda” jada kalean dago eta bi orrialde hartzen ditu. Horietan jarduera ugari eta oso anitzak biltzen dira, datozen egun eta asteetan zehar gauzatuko direnak. Ikus daitekeenez, azaroa jarduera eta festaz gain datorkigu. Hilabeteko jardueren artean, besteak beste, San Martin azoka eta horren inguruko jarduera kulturalak, gaztainerre, Santa Zezilia, bertsolarien saioak, antzerkia eta herri kiroleko ikuskizuna daude. Horren guztiaren inguruko xehetasunak, luze eta zabal ‘Gure Agenda’ren ale berrian biltzen dira, zeina guk ondorengo informazio gehiagoren atalaz baliaturik eskaintzen dizuegun.

Betiko legez, agenda udal euskara eta kultura zerbitzuek bultzatzen dute eta, horretan, Euskal Birusa. AEK, eta Txindurri, Berbalagun, udal liburutegi, Musika Eskola, Antxitxiketan talde eta zerbitzuen, Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren laguntza jaso dute.

Lotutako albisteak

Imagen
18.02.25
'Berbalagun'ek jarduera bi antolatu ditu aste honetarako

'Pintxolagun' osteguneko 19:30etan eta 'Gurasolagun' ostiraleko 17:15etan
Imagen
12.02.25
Imagen
09.12.24
J. Ibaibarriaga XXXI. lehiaketako sarituak ezagutzera eman dira

Euskararen nazioarteko egunean egindako galan sariak banatu ziren