J. Ibaibarriaga izeneko literatur lehiaketaren sariak esleitu dira

07.11.07
Euskara

Euskal Birusa eta udal euskara sailak aurtengo ‘Juanita Ibaibarriaga’ literatur lehiaketaren saridunak erabaki berri dituzte. Sariok datorren larunbatean banatuko dira, San Martin azokaren barne eta arratsaldeko ordu 1etatik aurrera egingo den ekitaldian. Aurten lehiaketak bere hamalaugarren edizioa bete du. Lehiaketara guztira 128 idazlan aurkeztu dira, gehienak herriko ikastetxeetako ikasleenak. Lehiaketaren xedea ermuarren artean euskaraz idazteko zaletasuna sustatzea da. Aurtengo deialdiak saritan 605 euro banatuko ditu. LHko eta DBHko zortzi ikasle saridunek 35 € erosketa-txeke bana eskuratuko dute. Heldu eta 18 urtetik gorakoen atalean, txapelduna Tania Alonso Estévez izan da. Honek 325 euro eskudirutan jaso du. Saridunen zerrenda osoa ondorengo hau da:.

Juanita Ibaibarriaga literatur lehiaketaren saridunen zerrenda
Lan kopurua Kategoria Sariduna Ikastetxea Gatzizena Saria
17 L.H. Alex De Cabo Sánchez Ongarai Eskola Acs 35 €ko txeke konpra
15 L.H. Andoni Benito González Anaitasuna Ikastola Triki 35 €ko txeke konpra
22 L.H. Alazne López Aranberria Anaitasuna Ikastola Toxi 35 €ko txeke konpra
19 L.H. Maitane Egido Barrero San Pelayo Kaixo 35 €ko txeke konpra
13 D.B.H. Jone Ojea Totorikaguena Anaitasuna ikastola Toto 35 €ko txeke konpra
18 D.B.H. Lorea Arrizabalaga Elizburu Anaitasuna ikastola Aerol 35 €ko txeke konpra
12 D.B.H. Xabier Uriarte Aizpurua Anaitasuna ikastola Des-Kontrol 35 €ko txeke konpra
8 D.B.H. Josega Odriozola Conde Ongarai eskola Larraskotxiki 35 €ko txeke konpra
4 Helduak Tania Alonso Estevez     325 €

Lotutako albisteak

Imagen
18.02.25
'Berbalagun'ek jarduera bi antolatu ditu aste honetarako

'Pintxolagun' osteguneko 19:30etan eta 'Gurasolagun' ostiraleko 17:15etan
Imagen
12.02.25
Imagen
09.12.24
J. Ibaibarriaga XXXI. lehiaketako sarituak ezagutzera eman dira

Euskararen nazioarteko egunean egindako galan sariak banatu ziren