UKEk eta Gorabidek hitzarmena sinatu dute, instalazioak erabiltzeko eta atentzia beren beharretara egokitzeko
Ermuko Udal Kirol Erakundeak Adimen-ezintasuna duten pertsonen aldeko Bizkaiko “Gorabide” Elkartearekin lankidetza hitzarmena sinatu du aurten, elkartekideek adituek zuzenduriko jarduera fisiko egokitua egin dezaten udal kiroldegian. Hitzarmenaren helburu dira ondokoak hauek: psikikoki behar bereziak dituztenek arreta berezia jaso eta jarduera fisikoa egin dezatela. Eta, kide horiek beren ongizate fisiko eta psikikoarentzat onuragarriak izango diren ohitura osasungarriak barnera ditzatela. Hitzarmenak aurreikusten duenez, taldeak astean ordu beteko bi saio egingo ditu, M. A. Blanco Kiroldegian. Hitzarmenak, erakunde biek jada zituzten harremanak sendotzera dator, azken sei urtetan lankidetza jardun baitute. Hortaz, aurtengo ikasturtean sinatu den hitzarmenak idatziz jasotzen ditu lankidetza horren ildo nagusiak, orain artean adostasunez egiten zen arren, ez baitzegoen inon espresuki jasota.
Saioak monitore aditu eta kualifikatuek gidatzen dituzte, ariketak aldez aurretik programatu eta kirolariaren behar pertsonaletara egokituak daudelarik. Saioak astearte eta ostegunetan egiten dira, arratsaldeko sei eta erdietatik zazpi eta erdietara bitartean. Partaide bakoitzaren beharrei ariketak egokitzeko xedez, aldez aurretik idatziz bidaltzen ditu “Gorabidek” bakoitzaren xehetasun eta ezaugarriak, begiraleak entrenaldia partaide bakoitzaren beharrari egokitua izan dadin. Hori horrela, partaide bakoitzari egokitutako lana eta atentzio lortzeaz gain, egiten den lana eraginkorragoa ere bada.Gaur egun, programak 20 parte hartzaile ditu barne.
Lotutako albisteak

Atleta ermuarrak Estatuko Txapelketa absoluturako txartela lortu du, bere marka pertsonalik onena erregistratu ondoren

Ermua Kirolak jada Betiondoko sistema prestatu du eta, martxotik aurrera, MA Blanco kiroldegira iritsiko dela aurreikusiz

Txirrindulariak bederatzi garaipen lortu ditu eta baita Euskadi eta Bizkaiko txapelketak ere