Euskara zinegotzigoak ebatzi ditu hizkuntza ikasteagatiko diru-laguntzak
Euskara zinegotzigoak ebatzi ditu 2006-2007 ikasturteari dagozkion hizkuntza ikasteagatiko diru-laguntzak. Udal euskara zerbitzuak amaiera eman dio izapidetu duen espedienteari. Eskatzaileen %83ak diru-laguntzak jasoko ditu, aldeko ebazpena jaso baitute eskabiderik gehientsuenak. Alorrak ia 6.400 euro banatuko ditu onuradunen artean datozen asteetan. Euskara ikasten ibilitako 35 ikaslek eskatu dituzte laguntzak. Dialdian ohiko ikastaroak eta uda edo neguko barnetegiak sartzen ziren. Eskatutakoetatik euskara zerbitzuak aldeko ebazpena eman du 29 kasuetan eta diru-laguntzak ukatu beste seitan. Ukatu zaienei deialdian eskatutako baldintza bat edo beste ez betetzeagatik izan da. Espedientearen xehetasunak eta onuradunen zerrenda ikusteko, sakatu azpiko informazio gehiagoren atalean, horretara lotu baitugu.
Lotutako albisteak

'Pintxolagun' osteguneko 19:30etan eta 'Gurasolagun' ostiraleko 17:15etan

Emanaldia ostiralean izango da, 20:30ean, euskara hutsean

Euskararen nazioarteko egunean egindako galan sariak banatu ziren