A zer nolako San Martin eguna!

12.11.07
Euskara

Larunbateko San Matin azoka borobila suertatu zen. Ahaztezina. Eguna oso hotza argitu bazuen ere. Goizak aurrera egi ahala epeldu egin zuen. Eguraldia lagun izan zuten antolatzaileek, eguzkiak berak ere ez zuela nahi izan festa galtzerik. Azokak bere hamazortzigarren urtea bete zuen eta guztia aurreikusi bezala atera zen, ederto. Primeran! Egun handia izan zen Ermuan. Goiz-goiztik giroa igartzen zen eta eguerdirako kaleak jendez lepo ziren, azoka ikusi, taloa jan, lagunekin egon eta euskaraz aritzeko egun handia. Datorren urtean gehiago.

Saridunen zerrenda:

  • Fruta eta ortuaraietan:
    • 1. saria: Mila Amillategi BARRENETXE (Mallabia)
    • 2. saria: Alejandro Arrieta XEMEN-GAIN(Markina)
  • Gazta:
    • 1. saria: Florencio Txurruka BARROETA TORRE (Markina)
    • 2. saria: Patxi Baskaran SANTA MARIÑA (Markina)
  • Ogia:
    • 1. saria: Luis Mª Osa MAÑE (Mallabia)
  • Eztia:
    • Txilar eztia: Valentin Llona (Zornotza)
  • Sagardoa:
    • 1. saria: Jose Antonio Bilbao AXPE (Markina)
  • Txakolina:
    • 1. saria: Jose Antonio Bilbao AXPE (Markina)
  • Saltokirik txukunena:
    • Mª Pilar Mallabia AGARRE (Mallabia)
  • Errifako zenbakiak:
    • Txerrixa 4577 eta erreserba 6353
    • Untxiak 7153 eta erreserba 8574

Lotutako albisteak

Imagen
18.02.25
'Berbalagun'ek jarduera bi antolatu ditu aste honetarako

'Pintxolagun' osteguneko 19:30etan eta 'Gurasolagun' ostiraleko 17:15etan
Imagen
12.02.25
Imagen
09.12.24
J. Ibaibarriaga XXXI. lehiaketako sarituak ezagutzera eman dira

Euskararen nazioarteko egunean egindako galan sariak banatu ziren