Gabonetako jardueratan izena emateko epea gaurtik zabalik da

12.11.07
Euskara

Udal euskara saila jada 2007ko gabon jarduerak antolatzen dihardu. Sailak aurtengo edizioari buruzko hainbat agiri prestatu eta zabaldu ditu. Horien artean informazio ohar bat kaleratu eta herriko etxebizitzen atarietan jarri du. Horrekin batera gurasoentzako eskutitza ere bidali eta behin-behineko programaren zirriborroa ere ezagutzera eman du. Agiriotan familiei jakinarazten zaie izen-emate epea gaurtik bertatik zabalik dagoela. Jarduera horietan parte hartzeko eta inskribatzeko interesa dutenek udal euskara zerbitzutik –udaletxeko 1ngo solairutik- pasa beharko dira, azaroaren 23a baino lehen. Izen-ematea herriko ikasle guztientzat da, herrian nahiz kanpoko ikastetxetan ikasten dutenentzat.

Izena emateko, matrikula ordaindu, inprimakia bete eta osasun-txartelaren fotokopia erantsi beharko dute. Deialdia LH 1. mailatik DBHko 2. mailara arteko ume eta gaztetxoentzat da. Gabonetako Aisialdi Ekintza hauek sei egunetan garatuko dira (abenduaren 26-27-28 eta urtarrilaren 2-3-4), matrikularen prezioa 35 € izanik (bi anaia-arreba izanez gero 30 €/bakoitzak). Herriko ikastetxeetan eskolatutakoei ikastetxean bertan emango zaie informazioa eta ikastetxean bertan edo Euskara Sailean, kasuan kasu, egin beharko dute matrikula.

Ekintza hauen helburua ume eta gaztetxoei gure herrian euskara erabiltzeko gune bat eskaintzea da.

Informazio oharra

Lotutako albisteak

Imagen
18.02.25
'Berbalagun'ek jarduera bi antolatu ditu aste honetarako

'Pintxolagun' osteguneko 19:30etan eta 'Gurasolagun' ostiraleko 17:15etan
Imagen
12.02.25
Imagen
09.12.24
J. Ibaibarriaga XXXI. lehiaketako sarituak ezagutzera eman dira

Euskararen nazioarteko egunean egindako galan sariak banatu ziren