“Ermuan kantuan” izeneko ekimenari hasi emango zaio bihar
Asteburu honetako larunbatean, eguerdiko 12:30ean hain zuzen, Euskal Birusaren eskutik hilean behin martxan jarriko den ekitaldi berri bati hasiera emango zaio, "Ermuan kantuan" izenekoa alegia. Egitasmo honen helburua, kantatzea gustuko duten herritarrak batu eta herriko kanta zaharrak zein berriak berreskuratuz, ondo pasatzea da. Horretarako, lehenengo saio honetan, eguerdiko 12:30ean, Orbe kardinalaren plazatik abiatuko dira bertan bildutakoak eta kalejirari ekingo diote. Kantuak ezagutzen ez duenak ez dezala ardura, bertan kantu horietako bertso paperak banatuko baitituzte. Horrela kalerik kale, hainbat lekutan geldiunea eginez eta hiruzpalau kanta abestuz, larunbat eguerdia ondo pasatzeko aukera izango da, parte hartuz zein soilik entzuteak ematen duen plazerrez disfrutatuz.
Lotutako albisteak

'Pintxolagun' osteguneko 19:30etan eta 'Gurasolagun' ostiraleko 17:15etan

Emanaldia ostiralean izango da, 20:30ean, euskara hutsean

Euskararen nazioarteko egunean egindako galan sariak banatu ziren