UKEk abonatuei bidali dizkie 2008rako tarifak

17.12.07
Kirolak

Udal Kirol Erakundeko (UKEko) zuzendari-gerenteak orain egun batzuk eskutitz bana bidali die erakundeko lau mila abonatuei. Eskutitz horretan 2007ko kuota bukatzear dagoela gogorarazten zaie abonatuei eta 2008koari dagokiona urtarrilean kobratuko dela jakinarazten. Bertan, modalitate bakoitzarentzat 2008ko urteko kuotaren kopurua zein izango den ere adierazten zaie. Kopuruak ondokoak izango dira: familiartekoa 163,90 euro, hamazortzi urtetik gorakoentzako banakakoa 103 euro eta hamazortzi urte baino gazteagoen banakakoa 61 euro. Eskutitz bakoitzaren barne erakundeak eta kiroldegiak eskaintzen dituzten zerbitzu guztiei dagokien prezio eta tarifak jasotzen dituen liburuxka bana dator.

Idatzian gogorarazten da komenigarria dela abonatuaren datuak eguneraturik edukitzea eta, hortaz haren datuetan aldaketarik egon bada (banketxe edo helbideratzearen datuetan, telefono zenbakian edota helbidean, eta abar). Halaber, abonatu gisa baja eman nahi izanez gero, abenduaren 25a baino lehen idatziz jakinarazi behar dela eta dagozkion karnetak bueltatu behar direla ere jasotzen da. Izapide horiek egiteko kiroldegiko sarreran inprimakiak eskura dituzte interesatuek. Argibide gehiagorako kiroldegian bertan galdetzeko edo bertako 943 17 90 90 telefonora, deitzeko aukera dago.

Erakundeak, bide batez, guztioi Gabon jai zoriontsuak eta Urte Berri Ona opa digu.

Lotutako albisteak

Imagen
13.02.25
Julene Bouzok urrezko domina lortu, altuera-jauzian 23 urtez azpiko txapelketan

Atleta ermuarrak Estatuko Txapelketa absoluturako txartela lortu du, bere marka pertsonalik onena erregistratu ondoren
Imagen
06.02.25
Gure txartel birtualarekin herriko kirol-instalazioetara

Ermua Kirolak jada Betiondoko sistema prestatu du eta, martxotik aurrera, MA Blanco kiroldegira iritsiko dela aurreikusiz
Imagen
31.01.25
Aitor Hernandezek denboraldia itxi du, balantze positiboa eginez

Txirrindulariak bederatzi garaipen lortu ditu eta baita Euskadi eta Bizkaiko txapelketak ere