Euskal atleta talde bat Ermuan kontzentratuko da datorren larunbatean

14.01.08
Kirolak

Atletismoko euskal Federazioak bere atletentzako kontzentrazioa deitu du hurrengo larunbaterako Ermuan. Kontzentrazio hori monografikoa izango da eta saltoen atalera dedikatuta egongo da. Gonbidatutako atletek eta beren entrenatzaileek Betiondo kirol-gunera bilduko dira egun osoan. Kontzentraziora hogeita lau kirolari daude deituta, altuera-, luzera- eta pertika-jauzietako diziplinatakoak. Jardunaldiari hasiera emango zaio goizeko 10etan, herrian bertan bazkaltzea aurreikusten du eta amaiera, hiru entrenatzaileek emango duten saio teknikoarekin emango zaio amaiera. Entrenatzaile horiek Miguel Velez, Ramon Cid eta Jon Carla Lizeaga dira. 

Kontzentrazioak goizeko eta arratsaldeko ekitaldiak izango ditu 

Ekimena Antonio Cid Iglesias entrenatzaile ermuarrak antolatu du. Egun Antonio jauzi ataleko arduraduna da euskal federazioan. Halaber, Villalobos eta Soto altuera-jauziko saltarien entrenatzailea ere bada.  

Egitaraua 

  • 10:00etan. Hitzaldi-mintzaldia. Jauzietako entrenamendu fisikoen aspektu orokorrak.  
  • Hizlariak:
    • Miguel Velez . Farmazian lizentziatua. Atletismoko entrenatzaile nazionala, Espainiako Atletismo Federazioaren laguntzaile nazionala, Bartzelonako INEFean eta COE erakundeko goi-mailako irakasle. 
    • Ramón Cid Pardo. Heziketa Fisikoan Lizentziatua. Atletismoko entrenatzaile nazionala, Espainiako Jauzien ataleko arduraduna Espainiako Atletismo Federazioan. 
    • Jon Carla Liceaga. Prestatzaile fisiko eta entrenatzaile pertsonala. Naroa Agirre kirolarien entrenatzailea. 
  • 13:30etan: Bazkaria herriko jatetxe batean. 
  • 16:30etan: Saio tekniko eta praktikoa entrenatzaileekin: 
    • Miguel Vélez, altura-jauzia. 
    • Ramón Cid Pardo, luzera-jauzi hirukoitza  
    • Jon Carla Liceaga, pertika-jauzia. 
  • 19:00etan. Amaiera

Lotutako albisteak

Imagen
13.02.25
Julene Bouzok urrezko domina lortu, altuera-jauzian 23 urtez azpiko txapelketan

Atleta ermuarrak Estatuko Txapelketa absoluturako txartela lortu du, bere marka pertsonalik onena erregistratu ondoren
Imagen
06.02.25
Gure txartel birtualarekin herriko kirol-instalazioetara

Ermua Kirolak jada Betiondoko sistema prestatu du eta, martxotik aurrera, MA Blanco kiroldegira iritsiko dela aurreikusiz
Imagen
31.01.25
Aitor Hernandezek denboraldia itxi du, balantze positiboa eginez

Txirrindulariak bederatzi garaipen lortu ditu eta baita Euskadi eta Bizkaiko txapelketak ere