Bide-marrak pintatuko herriko hainbat lekutan
Herritarren Segurtasunerako udal alorrak udalerriko hainbat kaleetako bide-markak berriz pintatzeko lanei heldu die. Lan horiek egiteko alor berezi horretako enpresa bat kontratatu dute. Aste hasieratik, enpresak lanean jardun du San Pelaio auzoan eta inguruan. Atzokoan bertan, San Pelaio parkearen inguruko eta Diputazio kaleak pintatu ziren. Eta baita ere, Sexto Centenario kaleko beste zebra-bide bat. Horrezaz gain, Ongarai auzoan zebra-bide berri bat pintatu da San Pelaio ikastetxearen parean, horri sarbide seguru bat emateko. Halaber, horrelako oinezkoentzako beste pasabide berria Izelaietan pintatuko da, ‘Irulitxa’ tabernaren aurrez aurre. Azkenik, Izelaietako eta trenbide azpiko bide berri horretan pinturako errektangulu batzuk jarriko dira, automobil gidariok abiadurari tutsi eta motelago joan gaitezen hiri gunearen barruan.
Lotutako albisteak

Zerbitzu gehienek ordutegiak moldatuko dituzte datozen jai-egunak tarteko, eta ostiral honetan 12:00etan etengo dute jarduna

Hilabete batean 9 txartel erretiratu dira Ermuan, hainbat irregulartasun izan direlako tartean

Herritarren Segurtasunak bi motor erosi berri ditu, %100eko flota jasangarri baterako trantsizioa osatuz