Azokaren inguruko kultur jarduerak asteburuko protagonistak

16.05.08
Euskara

Ermuko Euskal Liburu eta Disko azokak hamaseigarren edizioa beteko duen honetan, kultur ekitaldiek toki nagusia hartuko dute. Azoka atzo hasi zen eta igandera bitartean mantenduko da. Nolanahi ere, azokako postu eta produktuen aukera zabalez gain kultur jarduerak ere ugariak izango dira. Bihar, Txan Mago paregabeak ikuskizuna egingo du, herriko Orbe Kardinalaren plazan, arratsaldeko bost eta erdietan.

Ekitaldion zerrenda zehatza ondokoa da:

  • Gaur:
    • “Banda Band” ikuskizuna. Oskorri taldea eta Alboka musika eskolako banda. 22:15ean Ermua Zineman. Antolatzailea. Udal kultura zerbitzua eta Alboka musika eskola.
    • Mahaster River 23:30ean. Dejate Querer Tabernan.
  • Bihar:
    • Txan Magoa Kardinal Orbe plazan 17:30ean
  • Igandean
    • Ukelele Jaunaren Ikuskizuna. Eguerdiko 13:00etan Kardinal Orbe plazan.
  • Datorren astean:
    • Maiatzaren 19tik-22arte: Maite Franko ipuin kontalaria 1 eta 2. mailako ikasle guztientzat Lobianon.
    • Maiatzaren 21ean: Ikus-entzunezko proiekzioa “Apaizac obeto” Jon Maiaren eskutik. 19:00etan Lobiano Kultur Gunean.

Antolatzaileak: Euskal Birusa eta Udal Euskara Saila. Babesleak: Bizkaiko Aldundia eta Jaurlaritza.

Lotutako albisteak

Imagen
18.02.25
'Berbalagun'ek jarduera bi antolatu ditu aste honetarako

'Pintxolagun' osteguneko 19:30etan eta 'Gurasolagun' ostiraleko 17:15etan
Imagen
12.02.25
Imagen
09.12.24
J. Ibaibarriaga XXXI. lehiaketako sarituak ezagutzera eman dira

Euskararen nazioarteko egunean egindako galan sariak banatu ziren