Ekaineko Gure Agendara bildutako jarduerak aurkeztu ditu Euskara sailak
Euskarazko jarduerak biltzen dituen ekaineko ‘gure agenda’, jada kalean dago. Ekaineko hilabeteko agenda horrek, euskaraz bizitzeko eta hizkuntza praktikatzeko aukera franko eskainiko digu ermuarroi. Ekaineko agendan herriko bi euskaltegiek udarako antolatutako ikastaroen eskaintzaren berri jasotzen da, Euskal Birusak urtero antolatzen duen postal lehiaketa, Ermua kantuan, esaterako, bildu dira. Antolatutako guztien artean, aipamen berezia merezi du euskara alorrak hizkuntza sustatzeko lanean diharduten talde eta gizarte eragileei diru-laguntzak emateko deialdia, zeinak ekainaren 17ra bitartean izapidetu ahal izango diren. Betiko legez, agenda udal euskara eta kultura zerbitzuek bultzatzen dute eta, horretan, herriko udal eta Kaltxango euskaltegien, Euskal Birusa eta Txindurri taldeen, Albokaren, Gure Ametsa taldearen, Ikastolaren eta Alkarbide eta Eusko Jaurlaritzaren laguntza jaso dute.
Gure agenda eta barne dakartzan jardueren berri zehatza eta hori oso-osorik ikusi nahi izanez gero, sakatu behean dagoen informazio gehiagoren lotura.
Lotutako albisteak

'Pintxolagun' osteguneko 19:30etan eta 'Gurasolagun' ostiraleko 17:15etan

Emanaldia ostiralean izango da, 20:30ean, euskara hutsean

Euskararen nazioarteko egunean egindako galan sariak banatu ziren