Euskara Sailak logoa badu!
Asteon, Euskara Sailak hemendik aurrera izango duen logoa aukeratua izan da. Logoaren aukeraketa lehiaketa bidez egin da. Horretarako oinarriak apirilaren 30ean kaleratu zituen Euskara Sailak eta proposamenak aurkezteko epea ekainaren 6an itxi da.
20 logotik gora jaso dira, hainbat eta hainbat lekutatik: Ermutik bertatik, Euskalerritik bai eta Logroño eta Barzelonatik ere. Beraz, epaimahaia osatzen zuten Euskara Saileko langileek ez dute lan erraza izan, guztien artean sail honetako irudia izango dena hautatzeko, logoak sinplea, argia eta hizkuntzaren sustapena zein Euskara Sailak lantzen dituen kontzeptuak argi azaldu behar zituen eta. Horretarako, irudi-egileek logoa aurkezteaz gain, logoaren azalpenaren berri ere eman dute eta lan guztien artean Aritz Arrizabalaga Urreisti mutrikuarra izan da da epaimahaikideen iritziarekin bat egin duena, bera da 300 eurotako saria jasoko duena, alegia.
Hau da, egilearen azalpena:
Azalpena euskaraz |
---|
Aldarrikatu, zabaldu, eragin, erabili, Ozen, garbi, alaia, harro |
Lotutako albisteak

'Pintxolagun' osteguneko 19:30etan eta 'Gurasolagun' ostiraleko 17:15etan

Emanaldia ostiralean izango da, 20:30ean, euskara hutsean

Euskararen nazioarteko egunean egindako galan sariak banatu ziren