Udako postal lehiaketaren edizio berria martxan

02.07.08
Euskara

Euskal Birusa elkarteak urtero antolatzen duen udako postal lehiaketa martxan dago. Lehiaketa aurtengoan indarberrituta dago eta inoiz baino erakargarriago. Izan ere, antolatzaileek sarien atala polito indartu baitute eta irabazleak, Tenerifeko irlan aste bete pasatzeko txartela eskuratuko du. Sari horrek Euskadiko bidai agentzia baten babesa jaso du, behe denboraldian egin beharko eta pentsio erdiko erregimenean. Horra hor aukera, saria ez baita makala. Horrez gain, sari guztien balioak aurten gora egin dute. Bigarren eta hirugarren sailkatzen direnek 200 eta 150 euro eskudirutan jasoko dute, hurrenez hurren. Azkenik, gogoratu behar 16 urtetik beherako hiru gaztek ere saria eskuratzeko aukera izanen dute: 50, 40 eta 30 eurotako erosketa-txekeak banatuko baitira. Gainera, lehiaketan parte hartzen duten guztien artean 2 pertsonak afaltzeko balea zozketatuko dela. Laburbilduz, animo zer irabazi ugari baitago.Lehiaketak Eusko Jaurlaritzaren. Foru Aldundiaren eta gure udalaren babesa ere jasotzen du.

Lehiaketaren helburu nagusia komunikazio formal eta idatzietan ere herritarrok euskara erabili dezagula eta gure hizkuntza sustatzea da. Hortaz, oporretara joan edo joango diren ermuarrek egondako herrietatik postala idatzi eta bidal dezatela eskatzen da. Horretan, lekuaren, bertako jendearen eta bizitakoaren inguruko mezu laburra edo deskripzioa eskatzen da. Eta noski, bertan, idatzi duen herritarraren telefono zenbakia, harekin harremanetan jarri ahal izateko. Epaimahaiak bi gauza nagusi baloratuko ditu, postalaren edertasuna eta, are garrantzitsuago, bertan esaten dena, eta hori nola idatzita dagoen (sintaxia, joskera, hiztegia, eta abar…). Postala bidaltzeko azken eguna datorren irailaren 24a da.

Postalak posta zerbitzuaren bidez igorri behar dira, bere seilua eta zigilu-markarekin. Bidalketa ondoko helbidera egin behar da: Euskal Birusa Kultur Elkartea, 247 Posta kutxatila, 48260 Ermua (Bizkaia). Sariak datorren urriaren 17an banatuko dira elkarteak Erdikokalen duen ‘Elexoste’ egoitzan.

Lotutako albisteak

Imagen
18.02.25
'Berbalagun'ek jarduera bi antolatu ditu aste honetarako

'Pintxolagun' osteguneko 19:30etan eta 'Gurasolagun' ostiraleko 17:15etan
Imagen
12.02.25
Imagen
09.12.24
J. Ibaibarriaga XXXI. lehiaketako sarituak ezagutzera eman dira

Euskararen nazioarteko egunean egindako galan sariak banatu ziren