Euskarazko jardueren agendak, hogei proposamen biltzen ditu uztailerako
‘Gure Agenda’, euskarazko jarduerak hilero biltzen dituen ekimenak hogei proposamen biltzen ditu uztailerako. Uztaila hilabete berezia da, uda izateaz gain, herriko jai nagusiak nahiz hainbat auzoetakoak ospatuko baititugu.Uztaila Ermuan, jaien hilabetea izaten da batez ere. Horrela eta guzti, euskaraz bizitzeko eta hizkuntza praktikatzeko aukera franko eskainiko digu ermuarroi.
Uztaileko agendan, besteak beste, postal lehiaketaren berri jasotzen da, baita bertsolarien jaialdi edo Txan magoaren ikuskizuna, edo Kokein taldearen musika emanaldiaz ere bai, beste gauza asko batzuen artean. Gauzarik gehienak herriko jaien egitarauan ere jasota agertzen dira. Betiko legez, agenda udal euskara eta kultura zerbitzuek bultzatzen dute eta, horretan, Euskal Birusa eta Txindurri taldeen, Alboka Musika Eskolaren, Beer Stationen Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren laguntza jaso dute.
Lotutako albisteak

'Pintxolagun' osteguneko 19:30etan eta 'Gurasolagun' ostiraleko 17:15etan

Emanaldia ostiralean izango da, 20:30ean, euskara hutsean

Euskararen nazioarteko egunean egindako galan sariak banatu ziren