Titin III pilotariak, esku banakako txapeldunak, Ermuan jokatuko du herriko jaietan
Gure herriko jaietan kirolak beti izan dute leku garrantzitsua. Aurtengoan ere, hori horrela izango da eta kirol jarduera asko izango ditugu datorren uztailaren 27ra bitartean. Herriko jai nagusien programa kirol probaz gainezka dago. Modalitate anitzak eta aukera oso zabala, guztion guzti eta zaletasunak asetzeko xedez. Ikusi ahal izango ditugun partiden artean ondoko hauek aipatu genitzake: zazpi jokalariko futbola; mediko bizikletako martxa herrikoia; arku-tiroa; galeperrari tiratzea; paleta finalak gomazko pilotaz, boloak; txirrindularitza; herri kirolak eta esku-pilota.
Esku-pilotan aurten prestatutako kartelak jada ikusmin handia piztu du herrian. Herriko pilota taldeak profesionalen arteko partida antolatu eta Titin III txapeldun handia ekarriko baitu aurtengoan ere herrira patroiaren egunean. Eta guztiok dakigunez, errioxarrak jarraitzaile ugari ditu nonahi, kirolari handia izateaz gain, mediatikoki ere duen eragina izugarria baita. Horrez gain, aurten lau eta erdiko txapela irabazi izanak eta, kartela iazkoa baino hobea eta orekatuago izateak, ikusmina ikaragarria da. Hortaz, Santiago egunean bi partida iragarrita daude, garrantzitsuenean nor baino nor arituko dira TitinIII-Goni II bikotea eta Xala-Eulatek osatutakoa. Jaialdiari hasiera emango diote Capellan-Merinok eta Berasaluze IX-Galartza VIk. Partidak, Aritzmendi pilotalekuan jokatuko dira, arratsaldeko 5etatik aurrera. Pilota elkarteak aldez aurreko salmenta hasi du. Sarrerak Lobiano Kultur Gunean eskuratu daitezke lanegunetan, arratsaldeko 7etatik 9etara bitartean. Sarrera horiek 20 eta 25 euroko prezioan eros daitezke.
Santa Ana egunean, gizon eta emakumeen arteko afizionatuen mailako partida
Biharamunean ere, Santa Ana egunez, esku binakako partida gehiago antolatu ditu pilota elkarteak. Kasu honetan jaialdia afizionatu mailakoa eta arratsaldeko lehenengoa mistoa izango, hots gizon eta emakumeen artekoak izango da. Partida herriko Orbe Kardinala plazaren pilotaleku irekian jokatuko. Eskuz binakako partida bi jokatuko draa, baina ez nolanahikoak. Lehenengoan, Altube-Pradera Mallabitarrak osatuko dute eta horiek Delgado-Orbegozo ermuarrek osatutakoaren kontra arituko dira, nor baino nor. Bigarren partidan, Amantegi-AtutxaI kontra izango dute Beitia-Lopez bikotea. Partidak, arratsaldeko 5etan hasiko dira.
Bestalde, aipatu behar, Ermuko Pilotazaleen Elkarteak zaletuekin komunkatzeko eta informazioa zabaltzeko bide berri bat jarri berri duela martxan, blog bat ireki baitu. Blog hori interneten dago eta horretara sartu nahi baduzue eragin informazio gehiagoko atalaren gainean, lasterbide zuzen bat egin baitiogu.
Lotutako albisteak

Atleta ermuarrak Estatuko Txapelketa absoluturako txartela lortu du, bere marka pertsonalik onena erregistratu ondoren

Ermua Kirolak jada Betiondoko sistema prestatu du eta, martxotik aurrera, MA Blanco kiroldegira iritsiko dela aurreikusiz

Txirrindulariak bederatzi garaipen lortu ditu eta baita Euskadi eta Bizkaiko txapelketak ere