Ermuko Udalak Pertsonen aukeratzearen zerbitzuen gutuna jakinarazten du

19.08.08
Erakundea

Ermuko Udalak Pertsonen aukeratzearen zerbitzuen gutuna argitaratu berri du. Zerbitzuen gutunaren bidez Baliabideak eta zerbitzuak kudeatzeko zeregina honetan eskainiko diren zerbitzuei buruz eta hartutako kalitate-konpromisoei buruz zerbitzuak burutzeko informatu nahi da. Azken finean, zerbitzuen gutuna pertsona bakoitzarekiko zerbitzu-kontratua izateaz gain, alde bien arteko komunikazio elementua ere bada.

Gutun hau Udalak herritarrei eskaintzen dioen 5. zerbitzuen gutuna da. Interesatuta dagoen jendea Ermuko Udalaren Web gunean (azalean edo Informazioa>Zerbitzuen gutunak> Pertsonen aukeratzearen zerbitzuen gutuna atalean) ikus dezake.

Zerbitzuen gutunaren alderdi garrantzitsuenen bat aipa dezakegu, esate baterako Ermuko Udalako unitate honetan eskainiko diren zerbitzuak ikus daitezke: Deitutako aukeraketa-prozesuei buruzko informazioa, arreta zuzena eta pertsonalizatua, telefono bidezko arreta, idatzizko galderei 48 ordutan erantzuna ematea, kalifikazio-epaimahaiko idazkariari hautagaiek aurkeztutako erreklamazioak edo errekurtsoak berehala izapidetzea, behar den informazioa ematea bai paperezko formatearen bidez bai Interneten bidez, aukeraketa-epaimahaiei laguntzea eta aholkatzea eta behar diren gauza guztiak prozesua koordinatzeko. Halaber, herritarrek parte har dezake bai inkestaren bidez bai kexuak edo iradokizuen bidez. Ermuko Udalak inkesten emaitzak Web gunean argitaratuko ditu eta bai kexuak bai iradokizunak konprometitu epean erantzungo ditu.

Lotutako albisteak

Imagen
07.03.25
Prueba de noticia

Esto es una prueba
Imagen
14.02.25
Merkatu Plazaren erabilerak definitzeko prozesu parte-hartzailearen saioak amaitu dira

Udalak positibotzat jo du kolektiboek eta herritarrek espazioaren etorkizunaren definizioan duten inplikazioa