Euskarak familia barruan duen garrantziaz jabetzeko kanpaina berezia abiaraziko Udalak

01.09.08
Euskara

Familia barruan euskara sustatzearen garrantziaz ohartarazteko kanpaina berezi bat abiaraziko du Ermuko Udalak iraila honetan. Kanpaina hori zenbait fase ezberdinetan gauzatuko da eta euskarri gisa hainbat material ezberdin erabiliko du: idatziko liburuxkak, glosarioak edo hiztegitxoak, eta disko konpaktuak, besteak beste. Jarduera horren lehen urratsa, aste honetan bertan abiatuko da eta haurtzaindegiko azken zikloko umeen gurasoei zuzenduko zaie. Jarraian gaztetxoen beste guraso multzoengana zuzenduz.

Euskara Sailak, Bizkaiko euskara zerbitzuen bilgunea den Alkarbideren laguntzaz eta horren barn gauzatu du ekimena. Horren lelo edo titulua ondorengoa da: ''Ku-ku, haurrekin hitz egiten hasteko''. Egun gutxi barru, banatuko den materialak hiztegia eta disko konpaktu bat biltzen ditu. Bertan gurasoek euren seme-alabeekin euskeraz egiteko gomendioak, berbak, abestiak, jolasak eta abarrak topatuko dituzte.

Aurrerago, materiala bera haur hezkuntzako umeen artean banatzeko asmoa dago, eta umeak adinean gora joan ahala zelan hizkuntzarekiko duten ezagutza, erabilera eta jarrera aldatzen diren, beste euskarri berezi batzuk ere zabalduko ditu Udalak, guztiak adinaren arabera moldatuak. Kanpaina abiarazteko, esan bezala, haurreskolako umeek gurasoengana zuzenduko da, ondoren aurre-eskolako haurtxoen gurasoengana bideratuko delarik.

Argazkian, kanpina honetan erabiliko den materiala ikus dezakegu. Euskarri anitzak ditu.

Lotutako albisteak

Imagen
18.02.25
'Berbalagun'ek jarduera bi antolatu ditu aste honetarako

'Pintxolagun' osteguneko 19:30etan eta 'Gurasolagun' ostiraleko 17:15etan
Imagen
12.02.25
Imagen
09.12.24
J. Ibaibarriaga XXXI. lehiaketako sarituak ezagutzera eman dira

Euskararen nazioarteko egunean egindako galan sariak banatu ziren